Albisteak
Bideoa
Berri Txarrak taldearen lan berriaren aurrerapena
Luzia Zugadi
Minutu erdi baino irauten ez duen bideo batekin, Facebookeko jarraitzaileei eskerrak eman nahi izan dizkie eta lan berriko kantuetako bat aurreratu dute.
Udaberri hasieran Kaliforniatik ibili zen Berri Txarrak taldea abesti berriak grabatzen, eta bi hilabete geroago, Facebooken 50.000 jarraitzaile lortu dituela ospatzeko, Ross Robinsonekin egindako grabazioa irudikatzen duen bideoa plazaratu du.
Minutu erdi baino irauten ez duen bideo horretan, ezer gutxi aurreratu du talde nafarrak, baina urte bukaeran helduko den lan berriak jasoko duen abestietako bat aurkeztu du.
Bideo horrekin, jarraitzaileei eskerrak eman, eta Gabonak iritsi aurretik kaleratuko duten diskoaren edukia aurreratu nahi izan dute.
Duela gutxi "B aldea" saioan Gorka Urbizuk adierazi zuenez, Haria priektuan baino nabarmenagoa izango da oraingoan Robinsonen inplikazioa. Gainera, soinu berriekin esperimentatu omen dute.