Musika

Venice hirian

Berri Txarrak Kalifornian dago abesti berriak grabatzen

I.U.

Ross Robinson ekoizlearekin ari da lanean hirukote nafarra.

Sarean zabaldutako bideo batean jakinarazi duenez, Ross Robinson ekoizlearekin abesti berriak grabatzen ari da Berri Txarrak hirukote nafarra Venice hirian, Kalifornian. Taldearen 20. urteurrena aprobetxatuz, nafarrek urte osoa igaroko dute sortze lanetan.

Estudioan bete-betean sartu aurretik, baina, AEBko zenbait hiritan arituko dira zuzenean apirilean, San Frantziskon hasi eta New Yorken amaitu arte.

2011n ezagutu genuen Gorka, Galder eta Daviden azken diskoa: Haria. Ia hiru urte agertokiz agertoki ibili eta gero, 2013ko azaroan eskaini zuten Haria Tour birako azken zuzenekoa, Bilbon.