Albisteak

Musika agenda

Chambao, gaurko kontzertu nagusia

L.Z.

Memoria de Pez, Forraje, Itziarren Semeak eta Norte Apache taldeak ere arituko dira, besteak beste, zuzenean Euskal Herrian.

Gaur ez da musikarik faltako Euskal Herrian. Chambaok bigarren hitzordu bat du. Kasu honetan, Gasteizko Jimmy Jazz aretoa bisitatuko du.

Bestalde, Bilbon Memoria de Pez eta Forraje taldeen emanaldiak egongo dira, eta Erandion, Itziarren Semeak eta Norte Apache taldeenak.

Eskoriatzan Never Surrender izango da larunbateko protagonista, eta Etxarri Aranatzen, berriz, Izaki Gardenak.

Bukatzeko, Sarako Lur Berri aretoa Uso Pop jaialdiaren lekuko izango da.