Gazteak Musikaren Eguna omenduko du Donostian, ekainaren 22an, 10 ordutik gorako kontzertu programazioarekin
Tabakaleran izango da hitzordua, goizean hasi eta gauera arte. Gorka Urbizu, IZARO, Olaia Inziarte, Zea Mays, TOC, Dupla, Merina Gris eta beste 18 artistak zuzenean joko dute.
Sarrera doakoa izango den arren, beharrezkoa da aurretik gonbidapenak erreserbatzea. Ekainaren 17an izango dira eskuragarri, 17:00etatik aurrera.