Gurean albiste
MIIN proiektua ezagutzen, “OKERRERA JUTEN BADA” izeneko lehen kantaren bidez
Xabi Seoaneren (SAD taldeko kidea) bakarkako proiektua da MIIN. Zertan datzan azaldu digu “B Aldea”n.
Bad Bunnyk Madril, Bartzelona eta Parisen joko du 2026an: sarreren prezioa eta nola eskuratu
Puertorricar artistak DeBÍ TiRAR MáS FOTOS diskoa aurkeztuko du Europan. Datorren urteko maiatzean Bartzelona eta Madrilen (data bikoitza) izango da, eta uztailean, Parisen.
Lady Gagak errekorra hautsi du Brasilen: 2,1 milioi ikuslerekin, kontzertu batean zale gehien bildu dituen emakumea da
Estatubatuar artistak Rio de Janeiroko Copacabana hondartzan eman du zuzenekoa. Bertan izan zen euskaldun batekin hitz egiteko aukera izan dugu Gaztean.
EHUko ikasleen jaia bueltan da: Euskoprincess, Zilibito Records eta beste hainbat musikari hartuko dituzte Leioan, ostiralean, EHUP! jaiaren egitarauaren baitan
Eguerdian hasiko da festa, bertso saioa eta mus txapelketarekin. Zuzeneko musika, bingo musikala eta DJez gozatzeko aukera egongo da, iluntzera arte.
Zinemaren Jairako sarreren aurresalmenta maiatzaren 28an abiatuko dute. Iparraldean, ekainaren 29tik uztailaren 2ra egingo dute Fête du Cinema.
Gure saioak
Azken berriak
IZARO: “BECen jotzeko aukera izanda, arreta sakabanatu eta asko gustatzen zaizkidan proiektuak oholtzara eramateko erabili nahi dut”
IZARO “Bitan”en izan da, cerodenero biraren azken egunak hizpide. Lantaldearen garrantziaz, bukaerak omentzeaz eta inguruan dituen artistez aritu da musikaria.
Itzalaldiak Euskal Herrian utzitako une bitxiak: Igeldoko suitzar mendia, igogailuak, ibaia igerian zeharkatzea eta Artxandako funikularreko bidaiariak
Iberiar Penintsulan gertatutako itzalaldi elektriko historikoak irudi bitxiak utzi ditu sare sozialetan.
Alcalá Norte, MIN Sarietan protagonista, lau sarirekin
Madrilen banatu dituzte musika independentearen garaikurrak, Paula Vazquezek aurkeztutako galan. Euskarazko album onenaren kategorian, Gorka Urbizuk eraman du saria, Euskoprincess eta Benyarten eskutik.
Gatibuk ‘Azken Zoramena Gernikan’ kontzertu berezia egingo du ekainaren 7an, lagunez inguratuta
Arratsaldean hasita, The Uski’s, Altxa Porru erromeria eta DJ Pary & Tizaren zuzenekoez gozatzeko aukera izango da, Gernikako San Kristobal aparkalekuan.
‘Hotel Morgan’: Furgoneta bidai bat Norvegiara, eta hotel bat, disko koloretsu baten metafora gisa
Morgan bandako Ekain Elorza ‘B Aldea’n izan da, ‘HOTEL MORGAN’ izeneko disko berria aurkezten.
Datozen jaialdi eta kontzertuak
Anestesia, ZETAK, Delirium Tremens, KOP, Zea Mays, Deskontrol, Arkada Social, Naxker eta Ødei ere Hatortxu Rocken azken edizioan izango dira
Jaialdiak azken hitzordua du Lakuntzan, uztailaren 24tik 27ra. Barniz, Bizardunak, Potato, Svetlana, Juantxo Skalari & The Rude Band + Set Skalariak, Kaleko Urdangak, Xutik, Las Ninyas del corro, Odolkiak Ordainetan, Talco, Xiberoots, Zaunka, Nafarroa 1512 eta Reinicidentes ere batu dira kartelera.
Bengo, Naxker, Marte Lasarte, Maskak, Auhen eta W!zard, EHZren aurtengo edizioan
Arberatzen egingo dute Euskal Herria Zuzenean, ekainaren 27tik 29ra. Antolatzaileek izen berriak iragarri dituzte: Bengo, Inertzia, Marta, Naxker Polylogue From Sila, Tapia ta Leturia eta Txaptrax.
Bilbao BBK Live Herrian eta Hirian: Abanto Zierbena, Zornotza eta Bilboko Abusu auzoetan, maiatza eta ekainean
Bilbao BBK Liven atarikoak hiru hitzordu izango ditu aurten. Herrian ekimena bitan banatu dute: Abanto Zierbenan (maiatzak 17) eta Zornotzan (maiatzak 24). Hirian, ostera, Bilboko Abusu auzoan egingo da aurten, ekainaren 7an.
Dummy, Marte Lasarte, Ezezez, Melenas eta Holiday Ghosts, Andoaingo Rock Jaialdian
Ekainaren 7an, rock doinuek Andoaingo Nafarroa Plaza hartuko dute. 18:00etatik aurrera, bertako zein nazioarteko eszenako bandak doan ikusteko aukera izango da.
Damiano David, Sparks eta Kaytranada batu dira Bilbao BBK Liveko kartelera
Bilbao BBK Livek izen gehiago iragarri ditu: Sidonie, Maria Arnal, Heartworms, Eider eta Hinds. Gainera, Gorria izeneko gune berria estreinatuko dute aurten.
SÜNE, Dupla, Kai Nakai, Joselu Anaiak eta Akerbeltz, ZEIDFEST Gazteako kartelera
11:00etan irekiko dituzte BEC!eko ateak, apirilaren 5ean. Iragarpen berrien artean, umore ikuskizun bat gehitu dute kartelera: Ana Goitiaren bakarrizketa. Aurretik iragarritako Zea Mays, Iseo & Dodosound, Isabel Aaiún, Crystal Fighters, Zilibito Records, Gregotechno, Betagarri eta Sorotan Belek ere izango dira 2025eko ZEIDFEST Gaztean.
ETSk Bartzelonako Palau Sant Jordin joko du, Madrilgo kontzertuko sarrerak agortuta
Madrilgo sarrrerak hiru orduan agortuta, 2026ko apirilaren 11n Bartzekolanan joko du arabar bandak. Sarrerak martxoaren 25ean izango dira eskuragarri, 12:00etatik aurrera.

Manic Street Preachers, The Flaming Lips, The Hellacopters eta Lucinda Williams Azkena Rock Festivalen izango dira
Ekainaren 19tik 21era, Melissa Etheridge, P.I.L., Lucinda Williams, Richard Hawley, Buzzcocks, Quique González, Turbonegro, Kaotiko, Dead Kennedys, Masters of Reality eta Ezezez ere egongo dira Gasteizko jaialdian.
Fermin Muguruzak Anoetako kontzerturako aforoa handitu du
Ekainaren 14ko kontzerturako 25.000 sarrera saldu dituzte dagoeneko, eta 10.000 txartel gehiago jarri dituzte salgai, goiko eraztunean. Gaualdi horretan DAM palestinar rap taldeak parte hartzea nahi dute.
.png)