Gaztea Sariak

Gaztea Sariak

Gaztea Sariak

Bakarlari eta talde berria

Bakarlari edo talde berri onena: Sua, Dupla, Bulego eta Sara Zozaya

Gaztea

Kategoria honetako garailea ez da bozketa bidez erabakiko. Irabazlearen izena azaroaren 26ko sari-banaketan jakinaraziko dugu.

  • Gaztea Sariak: Urteko talde edo bakarlari berri onena

    Gaztea Sariak: Urteko talde edo bakarlari berri onena

Euskal musikagintzak fruitu oparoak ematen ari da azken urteotan eta etorkizunean ez da proposamenik faltako gurean. Horren erakusgarri dira sortzen ari diren talde eta proiektu musikal anitzak. Hori kontuan hartuta, "Urteko talde edo bakarlari berri onena" saritzea erabaki dugu Gaztea Sarietan.

Hautagaiak, jarraian:

1. Sua

2019an Gazteako Maketa Lehiaketa irabazi zuenez gero, talde bizkaitarra indartsu hasi zen lanean. "You Don't Care" eta "Hormak Apurtzea" aurkeztu ditu aurten, Xsakara eta Skakeitanekin "Apatia" proposamenean kolaboratzeaz gain.

2. Dupla

Duplako Garik eta Beñatek proposatutako euskarazko rap doinuek geroz eta toki gehiago dute euskal musikaren arloan. Melodia dantzagarriak eta letra itsaskorrak eskaintzen dituzte. Monsieur leCrêpe tolosarrarekin elkarlanean aurkeztutako "Dantza Gaua" abestian garbi utzi zuten ere. Itziar Ituño aktorearekin egindako kolaborazioa da haien lan berriena: "Hamaika Gara".

3. Bulego

Bulego euskal pop talde azkoitiarra ere izendatuta dago "Urteko talde edo bakarlari onena"ren kategorian. "Hegan" abestiaren estreinaldiarekin ezagutu genuen banda berri hau. Martxoan, Tabakaleran eskaini zuten lehen zuzenekoa.

4. Sara Zozaya

Nerabe taldeko abeslaria izateaz gain, bakarkako ibilbidea lantzen ari da Sara Zozaya musikari donostiarra. Bat du izena haren proiektu berrienak, EP formatuan.