Bilbao BBK Live 2024
2018ko edizioa
Bilbao BBK Livek sarrera guztiak saldu zituen, hirugarrenez
AGENTZIAK
Larunbatean bukatu zen Bilboko musika jaialdi ezagunenaren hamahirugarren edizioa, eta hiru egunez beteta egon ziren Kobeta mendiko zelaiak. Ikuslegoaren batezbesteko adina 27 urtekoa izan da.
-
BBK Live
Bilbao BBK Livek sarrera guztiak saltzea lortu du aurten. 2015ko edizioan izan zen txartel guztiak agortu zituzten azkeneko aldia, eta 2006az geroztik hiru alditan soilik lortu dute Kobeta mendia guztiz betetzea.
Antolatzaileen esanetan, "publikoaren % 31, 8 nazioartetik etorritakoa zen, batik bat, Erresuma Batutik, Frantziatik, Irlandatik, Portugaletik, Alemaniatik, Herbeheretatik eta AEBtik. Gainera, izan dira Errusia, Japonia, Islrael, Brunei edota Sri Lankako bisitariak ere".
Musikazaleen profilari dagokionez, 27 urtetan kokatu da ikuslegoaren batezbesteko adina, eta inoizko emakumezko gehien gerturatu dira (publikoaren % 52).
Bestalde, antolatzaileek jakinarazi dute gutxi gorabehera 24,1 milioiko eragin ekonomikoa izan duela jaialdiak. Zenbateko horretan logistikaz, horniketaz, zerbitzuez, argiztapenaz, soinuaz, ikus-entzunezkoez eta cateringaz arduratzen diren enpresen eta pertsonen kontratazio gastua dago, baita dendetan, ostalaritzan eta ostatuetan jasotako diru-sarrerak ere.
BILBAO BBK LIVE 2019
Uztailaren 11tik 13ra
WEEZER
Sarrerak
Hiru eguneko bonua 95 euroan (+ banaketa gastuak) dago salgai (prezio berezia). 10 euro gehiago ordainduta kanpalekurako sarrera eskura daiteke.