Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

JAIALDIA

Bilbao BBK Liveko bonu guztiak agortu dira

IDOIA ARANBARRI | EITB.EUS

Kanpalekuko sarrerak ere agortu dira, eta jaialdirako azken sarrerak baino ez dira geratzen.

  • BBK Live

    BBK Live

Bilbao BBK Live-erako salgai zeuden bonu guztiak agortu dira eta azken sarrerak baino ez dira geratzen. Kanpalekuko sarrerak ere gastatu dira. Aurtengo edizioan, 120 herrialde baino gehiagotik erosi dituzte sarrerak. Horien artean aurkitzen dira, Erresuma Batua, Frantzia, Italia, Alemania eta Estatu Batuak, besteak beste.

Aurreko urtean 70 taldek parte hartu bazuten ere, aurtengoan, 96 talde izango dira oholtzara igoko direnak. Gainera, Bilbon zehar egingo diren doaneko kontzertuak mantendu egingo dira, eta eszenatoki berezi bat gehitu da kanpalekuko jendearentzat. Horretaz gain, Night + Day Bilbao barruan ekintza ezberdinak antolatu dira, The XX taldearen kontzertua esaterako.

Aurtengo berrikuntzetako bat da baita ere, sarrerak eskumuturrekoengatik aldatzea BBK Livera sartu baino lehen. Uztailaren 9 eta 10ean aldatu ahal izango dira Don Diego López Haroko Kale Nagusiko 19-21 zenbakietan, 11:00etatik 20:00etara. Uztailaren 11tik 14ra, berriz, San Mamesen eta BECen jaso hala izango dira 10:00etatik 02:00tara.

Ez da sarrerarik aldatuko BBK Liveko esparruan ezingo da aldatu eta ezin izango da jaialdiko doaneko autobusetara sartu pultserarik gabe.