Azkena Rock 2024
Jaialdia
Baieztatuta: The Who taldea Azkena Rock jaialdian arituko da
LUZIA ZUGADI | EITB.EUS
Orain arteko zurrumurruak isilduz, baieztapen ofiziala eman du gaur Las Tour Internationek. The Who Mendizabalan izango da ekainaren 18an.
-
The who
Sare sozialetan soka luzea ekarri duen gaia izan da azken egunetan: The Who taldeak ustez Azkena Rock Festival jaialdian eman behar zuen kontzertuak baieztapen ofiziala du jada. Antolatzaileek gaur iragarri dutenez, Mendizabalan izango dira britainiarrak ekainaren 18an.
XX. mendeko rock musikaren ikono den The Who taldea 1962an jaio zen, The Detours izenarekin. Nolanahi dela, Keith Moon bateria-jotzailea taldean sartu zenean, The Who izena hartu zuten. Modu horretan, Roger Daltrey, Pete Townshend, John Entwistle eta Keith Moon artistekin osatutako laukoteak arrakastaz jositako musika ibilbide oparo bati ekin zion. Harrezkero, mundu osoko musika zerrendetako lehen postuetan egotea lortu dute, baita sari ugari jasotzea ere.
Taldea jaio eta denbora gutxira, energiaz betetako zuzeneko emanaldiak eskaintzeagatik egin ziren ezagun, eta urteen joan etorrian 100 milioi diskotik gora saltzea lortu dute.
Orain arteko iragarpenak
Primal Scream
Lucinda Williams
Gutterdammerung feat. Henry Rollins
Blackberry Smoke
Vintage Trouble
Refused
Radio Birdman
Supersuckers
091
Marky Ramone's
Blitzkrieg
The Coup
Daniel Romano
Buffalo Killers
Luke Winslow-King
The London Souls
Jared James Nichols
Cobra
Raveneye
The Flying Scarecrow
Sarrerak
Bi eguneko bonua 76 euroan dago eskuragarri. Kanpalekura joan nahi dutenek 10 euro gehiago ordaindu beharko dituzte.