Azkena Rock 2024
Iragarpen berriak
Luke Winslow-King eta The London Souls, Azkena Rock jaialdira
LUZIA ZUGADI | EITB.EUS
Gainera, ekainean RavenEye eta The Flying Scarecrow ere Azkena Rocken egongo direla eman dute jakitera.
-
Azkena Rock 2015. Argazkia: Tom Hagen
Lau iragarpen gehiago egin dituzte gaur Azkena Rock Festival jaialdiko antolatzaileek: Luke Winslow-King, The London Souls, RavenEye eta The Flying Scarecrow.
Artista eta talde horien kontzertuak ekainaren 17an eta 18an egingo dituzte Gasteizko Mendizabalan.
2009an debuta egin zuenetik, Luke Winslow-Kingek ez du atseden hartzeko astirik izan. Michiganen jaio arren, New Orleansen bizi izan da betidanik. Hantxe hasi zen musikari lanetan, kalean zuzenekoak emanez.
Bestalde, The London Souls bikote newyorktarrak estudioko bigarren diskoa aurkeztuko du Arabako hiriburuan.
Taldeak
Hauxek dira 2016ko ediziorako, orain arte, iragarritako taldeak:
BLACKBERRY SMOKE
REFUSES
RADIO BIRDMAN
091
DANIEL ROMANO
BUFFALO KILLERS
LUKE WINSLOW-KING
THE LONDON SOULS
RAVENEYE
THE FLYING SCARECROW
Sarrerak
Bi eguneko bonua 76 euroan dago salgai (+ banaketa gastuak). Eskaintza berezia bihar, abenduaren 15ean, bukatuko da.