0:00 / 0:28
0:00 / 0:00

Gurean albiste

Gazteak Musikaren Eguna omenduko du Donostian, ekainaren 22an, 10 ordutik gorako kontzertu programazioarekin

Tabakaleran izango da hitzordua, goizean hasi eta gauera arte. Gorka Urbizu, IZARO, Olaia Inziarte, Zea Mays, TOC, Dupla, Merina Gris eta beste 18 artistak zuzenean joko dute. Sarrera doakoa izango den arren, beharrezkoa da aurretik gonbidapenak erreserbatzea. Kontzertuez gain, zuzeneko saio berezi bat eta “Bitan” irratsaioaren denboraldiko azken atala izango dira ikusgai, zuzenean.

Musikaren Eguna 25 kartela, Gaztearen eskutik
Gehiago kargatu

Azken berriak

Gehiago kargatu

'Desagertuta' telesailaren abestia Duplaren eskutik, Buesa Arenan

18:00 - 20:00

Benetan Zabiz? Lur Olalde mediumarekin

IZAROren BEC!eko kontzertuko unerik onenak

 
Larunbatean, IZAROk hamaika gonbidatu hartu zituen Bizkaia Arenan, 'cerodenero' birari bukaera ahaztezina emateko. Diskoko abestien zuzenekoaz gain, koreografia ikusgarriez gozatzeko aukera izan zuten Barakaldora hurbildu ziren zaleek.
 
Olatz Salvador, Olaia Inziarte, Pello Reparaz, Esanezin, Valeria Castro, Janus Lester eta beste hainbat lagun igo iziren oholtzara, IZAROrekin abesteko.

Azken berriak

Gehiago kargatu

Kilikiren 6 ezinbestekoak

Bulego, Zea Mays, Rozalen, Tatxers, Leire Martinez eta Villano Antillano, 2025eko sanferminetan

Udalak astearte honetan jakinarazi du San Fermin jaietarako Gazteluko plazako kontzertuen kartela. Lia Kali, Ladilla Rusa, Kaotiko, Dupla, Sara Socas, OBK, Cali y El Dandee ere igoko dira oholtzara.

Nafarroako talde esanguratsuenetako batzuk ere igoko baitira taula gainera. Adibidez, Janus Lester, Kiliki eta Kokoshca eta Bourbon Kings beteranoak.

Datozen jaialdi eta kontzertuak

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Fermin Muguruzak Anoetako kontzerturako aforoa handitu du

Ekainaren 14ko kontzerturako 25.000 sarrera saldu dituzte dagoeneko, eta 10.000 txartel gehiago jarri dituzte salgai, goiko eraztunean. Gaualdi horretan DAM palestinar rap taldeak parte hartzea nahi dute.

Gehiago kargatu

Abesti berrienak, gurean

Image Player
Erreproduzitzen
Zuzenean
Zuzenekora itzuli
1x 2x
00:00 00:00