Ahotsenea

Ahotsenea

Ahotsenea

Durangoko Azoka 2016

Urriaren 4an zabalduko dute Ahotsenean izena emateko epea

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Euskaraz sortutako 2016ko argitalpenak lanak soilik onartuko dira. Taula gaineko guztiak, bai solasaldiak eta baita kontzertuak ere, 30 minutukoak izango dira.

Duela gutxi iragarri genuen zabalik dela jada Durangoko Azokaren 51. edizioan izena emateko epea, eta gaur jakin dugu urriaren 4an irekiko dutela Ahotsenea sortzaileen guneko izen-ematea.

Hala, 09:00etatik aurrera, aipatu gunean egon nahi duten musikariek zein idazleek eskaerak bidaltzeko aukera izango dute. Horretarako, bi dira bete beharreko baldintzak: batetik, euskaraz sortutako lanak izatea; bestetik, 2016an argitaratutako proiektuak aurkeztea (euskarria edozein izan daiteke).

Eskaera horiek e-posta bidez jasoko dituzte, info@ahotsenea helbidean. Garrantzitsua da Ahotsenearen webgunean eskuragarri izango duten fitxa betetzea, horixe atxiki beharko baitute izen-emaileek e-postaz bidalitako mezuan.

Ohi bezala, kontzertu edo solasaldi formatuan aurkeztu ahal izango dira lanak. Bigarren horri dagokionez, solasak, errezitaldiak, performanceak eta akustikoak onartuko dituzte. Oholtza gaineko guztiak 30 minutukoak izango dira.

Dakizuenean, bost eguneko Azoka izango da aurtengoa; abenduaren 2tik 6ra, hain zuzen.

ra, hain zuzen.

ra, hain zuzen.