25 urte

25 urte

25 urte

Irabazlea

Andoni Garcia garaile, Gaztearen 25. urtemugako diseinu-lehiaketan

L.Z. | eitb.eus

2.000 euro lortu ditu irabazleak, Nerea Erasun bigarren sailkatuarekin zeukan lehian garaile atera ostean.

Heldu da eguna, Gaztearen 25. urteurreneko diseinu-lehiaketak badu irabazlea. Lehia bizia izan ostean, Andoni Garciak aurrea hartzea lortu du bozketan, eta, modu horretan, lehenengo postuan sailkatu da.

 

Ondarroa aldera joan da, beraz, 2.000 euroko saria. Guztira, 1465 boto eskuratu ditu; bigarren sailkatuak baino 73 puntu gehiago.

 

Nerea Erasun izan da, hain zuzen, sailkatuen artean bigarrena, eta Leire Arbelaiz kokatu da hirugarren postuan (297 boto).

GAZTEA 25 URTE: NereaGAZTEA 25 URTE: Leire Arbelaiz

 

Dena den, Garciaren eta Erasunen arteko aldea izan da denetan txikiena, gainerako parte-hartzaileek askoz boto gutxiago jaso baitituzte.

 

Horrenbestez, irabazlea jakin ondoren, logo berria estreinatuko du Gazteak, 25. urtemugaren kariaz.

 

Eskerrik asko zuen laguntzagatik, eta zorionak Andoni Garciari.