Itxi

EITB TALDEA

Heriotza-oharra

María Angeles Cobas, Radio Vitoriaren historiako esatari ezaguna, hil da

EITB Media

Araban, XX. mendeko bigarren erdialdean, nabarmendu zen Maria Angeles Cobas esatariaren ahotsa.

  • María Angeles Cobas- ezkerrean- Pilar Ruiz de Larrearekin batera mikrofono aurrean

    María Angeles Cobas- ezkerrean- Pilar Ruiz de Larrearekin batera mikrofono aurrean

Maria Angelel Coba Radio Vitoriako esatari historikoa hil da. Radio Vitoriako mikrofonoen bidez, bere ahotsa Arabako ezagunenetakoa izan zen bost hamarkadatan zehar. Arabako jende eta tradizioekin erabat maiteminduta, bere azken etapa profesionalean "Araba, Egun On" goizeko saioa zuzendu zuen, baina aurretik, entzule zaharrenek zalantzarik gabe gogoratuko dituzten saioak aurkeztu eta sortu zituen: "El Mentirón", "Club de Amigos", "Mejorendo Álava" edo "El Mirador". 

Maria Angelesek edo La Cobas-ek, hala deitzen genion eta erredakzioan maitekiro deitzen diogu, 1956an hasi zuen bere abentura mikrofonoetan. Ordutik, 2002an erretiratu zen arte, aktiboki parte hartu zuen hiriaren egunerokotasunean, eta bere ahots alaia hiriaren historian txertatua geratu da betirako. 

Berarekin lanean aritu zirenek ikusi zuten mikroaren aurreko irribarrea keinu iraunkor bezain benetakoa zela. Kulturari eta lurraldeko gertaerei lotutako bere ibilbide profesionalari esker, 1994an San Prudentzioren omenezko jaietako pregoilaria izan zen, eta, ondoren, Urrezko Zeledon saria jaso zuen.