Itxi

EITB TALDEA

Prentsa oharra

EiTBren adierazpena, "En Jake" saioko elkarrizketaren aurreko solasaren filtrazioaz

EiTB

EiTBren adierazpena, hainbat hedabidek "En Jake" saioko elkarrizketaren aurretik Irene Montero Berdintasun ministroarekin izandako solas bat filtratu eta zabaldu eta gero.

Hainbat hedabidek gaur, ekainak 1, ETBk martxoaren 9an Irene Montero Berdintasun ministroarekin "En Jake" saioan izan zuen elkarrizketaren aurreko solas bat filtratu eta zabaldu dute, modu interesatuan. Horren aurrean, EiTBk honako hau adierazi nahi du:

- ETBk eta "En Jake" saioak ez dute zerikusirik filtrazio horrekin, eta tamalgarritzat jotzen dute solas hori zabaltzeak Berdintasun Ministerioari eta Irene Montero Berdintasun ministroari ekar diezaiekeen kaltea.

- ETBk eta "En jake" saioak zuzenean eman zuten elkarrizketa, "En Jake" saioko kazetariaren galderei eta ministroaren erantzunei soilik lotuta.

- Elkarrizketa egin aurretik izandako solas lasaia ez zen "En Jake" saioan eman, ezta ETBko beste saio batean ere.

- Bai ministroarekin aurrez izandako solasa bai elkarrizketa zuzenean jaso ziren ETBn eta beste telebista autonomiko batean FORTAko loturen zirkuitutik, ETBk Madrildik zuzenean egiten dituen zuzeneko askotan gertatzen den bezala.

EiTBk beretzat gordetzen du ekintza judizialak gauzatzeko eskubidea.

2020-06-01