prentsa oharrak
Elkarrizketa
'Sukaldari handiek nortasun oso garrantzitsua dute'
I.E.
Erredakzioa
'Mugaritz: Amaitu gabeko sukaldea' dokumentala estreinatuko du EITBk ZINEBI jaialdian. Hala, Alex García de Bikuña zuzendariarekin egon gara, obra honen inguruko xehetasunak ezagutzeko.
Otsailaren 15ean Mugaritz erre zen. Andoni Luis Aduriz elkarrizketatzea eskatu ziguten zerbait grabatzeko eta Andoni ezagututakoan, pertsona oso berezia dela ikusi genuen, harrapatu gintuen. Euren filosofia gustatu zitzaigun eta berreraikitzearen ideia jarraitzea interesgarria izan litekeela iruditu zitzaigun.
Zer aurkituko dute ikus-entzuleek lan honetan?
Alde batetik, munduko bosgarren jatetxerik onena fisikoki nola berreraikitzen den ikusiko dute eta, aldi berean, euren antolamenduaren lekuko izango dira. Bikaintasuna bilatzen duen Mugaritz markaren atzean dauden pertsonak fisikoki zein emozionalki nola antolatzen diren ikusiko dute.
Mugaritz: Amaitu gabeko sukaldea da dokumentalaren izenburua; Zer adierazi nahi duzue "amaitu gabeko sukaldea" hitzekin?
Dokumentala ikusi behar da ulertzeko. Andoni beraren hitzak dira. Egin genion elkarrizketa batean, onartu zuen menua garatzen ari zenean konturatu zela bere sukalde propioa ez zegoela erabat amaituta.
Sukaldaritzari buruzko dokumental batean lan egin duzue inoiz?
Sukaldaritzaren inguruan egiten dudan lehen lana da; pertsonen inguruko dokumentalak egin ditut beti. Kasu honetan, hori da transmititu nahi izan duguna, pertsonen arteko erlazioa. Ez da soilik sukaldaritzari buruzko dokumental bat, beharbada, sukaldaritza garrantzirik gutxien duen elementua da; helburu berdina (hobetzea) bilatzen duen pertsona talde batean oinarritzen da.
Zer da gehien harritu zaituena?
Andoniren lidergoa, bere taldean konfiantza handia duen pertsona delako. Sukaldari handiek nortasun oso garrantzitsua dute. Lidergoa da Andoniren ezaugarria eta arrakasta; bakoitzaren onena ateratzen du.
Nola definituko zenuke?
Zelako galdera! Berezia da. Bere bikaintasunak eta lidergoak atentzioa deitzen dute.
&' || 'nbsp;