prentsa oharrak
Azaroaren 22tik 27ra
EITBk presentzia zabala izango du ZINEBIn
I.E.
Erredakzioa
Alde batetik, 'Dokuforoa' ren kolaborazioarekin, SDIa (Scottish Documentary Institute) aurkezteko ziklo bat antolatuko du eta bestetik, Mugaritz: Amaitu gabeko sukaldea dokumentala aurkeztuko du.
EITBk presentzia zabala izango du Jaialdian bi ekimenen bidez.
SDI Zikloa
Alde batetik, "Dokuforoa"ren kolaborazioarekin, SDI (Scottish Documentary Institute) zigiluaren eredu diren zenbait ziklo proiektatuko dira; Institutua, bere produkzioak eta bere funtzionamendu berezia aurkeztea da helburua.
Edinburgh College or Art-ean kokatutako eta Noe Mendellek zuzendutako Zine Dokumentalaren Ikerketarako zentroa da SDIa. Hibrido moduan parte hartzen du Institutuak eta "Ikerketa - Irakaskuntza - Ekoizpen Enpresa" katea dinamizatzen du, hau da, freelancer-ekin batera gauzatutako proiektuetan era natural batean parte hartzen du. SDIaren pelikulak nazioarteko jaialdi garrantzitsuenetan izan dira sarituak, besteak beste, Sundance, Cannes edo Tribecan.
Ziklo honen barnean, workshop bat antolatuko da bere lan egiteko modua eta dokumentalaren ikuspegia ezagutzera emateko. Ostegunean, azaroaren 25ean, izango da ekitaldia Arte Ederren Museoan, 11:00etan, sarrera irekiarekin.
Mugaritz: Amaitu gabeko sukaldea
Bestalde, ostiralean, azaroaren 26an, Mugaritz: Amaitu gabeko sukaldea dokumentalaren aurkezpena garatuko da Guggenheim Museoan, 20:00etan.
ETBk, Gentzane Martínez de Osabak, José María Argoitiak eta Alex García de Bikuñak egindako lanak Andoni Luis Aduriz euskal sukaldariaren Mugaritz jatetxearen sute eta berreraikitze lanen prozesua du oinarri.
2010eko otsailaren 15ean sute batek munduko bosgarren jatetxe onenaren sukaldea suntsitu zuen. Sutearen osteko hilabeteen kronika da dokumentala; denboraldi horretan, Mugaritz jatetxearen lan taldeak bikaintasuna bilatzen jarraitu zuen, berreraikuntzaren langileak bizikide zituen bitartean.
Ustekabeko istripu batek eragindako etenaldiak hausnarketarako eta proiektu baten birdefiniziorako aukera bilakatzen da.