Itxi

EITB TALDEA

EDP 2014

Enplegu Deialdi Publikoa 2014

ERREDAKZIOA

EiTB

EiTBk Eusko Irratia EA sozietaterako onartutako Enplegu Deialdi Publikoa deitu du, 49 lanpostu betetzeko.

EiTBko Zuzendaritza Nagusiak eta Administrazio Kontseiluak 2014ko apirilaren 29an onetsitako ebazpena betez, EUSKO IRRATIA, EA sozietateko lanpostuen lan eskaintza publikoaren deialdia ireki da:

01 Erref. "D" Erredaktore-Esataria (43 lanpostu finko)
02 Erref. 2. mailako Kontrol eta Soinu Teknikaria (5 lanpostu finko)
03 Erref. Mantenuko Teknikaria (1 lanpostu finko)

Halaber, deskribatutako profil profesionalen aldi baterako kontrataziorako irizpideak lan deialdi honetan zehaztuko dira, deialdi horretan adierazitako baldintzetan.

Lanpostuen profilak, betekizunak, egin beharreko probak, lanpostu finkoen eta, hala badagokio, enpresak aldi baterako kontratatu beharreko behin-behineko lanpostuen kontratazio baldintzak, eskaerak onartzeko baldintzak, inskripzio eskaeren formularioa, inskripzioa egiteko epea eta lan deialdiaren gainerako baldintza eta zehaztapenak deialdiaren oinarrietan lortu ahalko dira, EUSKAL IRRATI TELEBISTA erakunde publikoko webgune korporatiboaren barruan (EDP 2014 atalean) dagokion atalean.

Halaber, web horretan hautaketa-prozesuaren garapen osoari buruzko informazioa emango da. Hala ere, argibideak emateko helbide elektroniko bat egongo da martxan: edp.cpe@eitb.com

Betekizunak aurkezteko epea: 2014ko ekainaren 6tik 20ra bitartean (biak barne).

Merezimenduak aurkezteko epea: 2014ko ekainaren 6tik uztailaren 5era bitartean (biak barne).

Ez da onartuko beste edozein bidetatik jasotako eskaerarik. Horrez gain, baztertu egingo dira oinarrietan eskatzen diren betekizunak betetzen ez dituzten hautagaitzak. Betekizunak deialdiaren datan bete behar dira.

EiTBk berarentzat gordetzen du honako eskubide hau: esleitzeko unean dauden beharrizanen arabera erabakiko du nola banatuko dituen langileak EiTBko zentroen artean, nahiz eta ziurrenik, lanpostu banaketa hori adierazitako eran eta tokietan egingo den.

Jasotako informazioari emango zaion erabilera, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Legeak ezarritakoa izango da.

ETB y Radio Vitoria retransmitirán el domingo 8 de Junio en directo la ceremonia de reapertura de la Catedral de Santa María.  Desde el conjunto de Eitb se ha diseñado una programación especial en la que se podrá conocer el trabajo restauración y rehabilitación  de este templo situado en el corazón de Casco Viejo de Vitoria, origen de Gasteiz.