EITB TALDEA
X. edizioa
1.200 pertsona inguru aurkeztu dira 'El Conquistador'en castingetara
Saioa aspalditik jarraitzen duten gazte asko aurkeztu dira aurten; 18 urte betetzearen zain zeuden reality-an parte hartu ahal izateko.
-
1.200 pertsona inguru aurkeztu dira 'El Conquistador' saioaren castingetara
'El Conquistador del Fin del Mundo' programak bederatzi urte daramatza ETB2n. Aurten, 18 urte bete berri dituzten gazte asko aurkeztu direla castingetara ikusi dute arduradunek. Umeak zirenetik saioaren jarraitzaile direla onartu dute askok, eta 18 urte izan arte itxaron behar izan dute lehiakideak izaten saiatzeko. Halaber, beste urtetan bezala, pertsona mota ugari egon da; alde batetik, pertsona kirolariak eta fisikoki indartsuak, eta beste alde batetik, ausartak, edozer gauza esateko arazorik ez dituztenak eta xelebreak.
Online castinga
Urte honetan gainera, ETB2ko saioaren interneteko atariak leiho bat ireki du lehiakideak hautatzeko online castingarekin. 180 pertsona inguruk aukeratu dute modu hau castingetara aurkezteko eta euren bideoak bidali dituzte.
Programaren grabaketa
Castingen ostean, 'El Conquis'eko taldea lanean dabil lehiaketaren 10 edizioaren grabaketa prestatzen. Urtero moduan, udazkenean (urria edo azaroa) izango da grabaketa, Patagonian. Lehiakideen hautaketarekin bukatzea zein edizio honetako probak, bidaia eta grabaketa taldea prestatzea falta da orain.
2014ko urtarrilean ikusiko dugu emaitza ETB2n.