1982-1992
CAS
1982 - 1991
1982
EITB euskal komunikazio-talde publikoaren sorrera. Taldea ETBk, Euskadi Irratiak, Radio Euskadik eta Radio Vitoriak osatzen zuten hasieran eta, geroago, Euskadi Gaztea gehitu zen.
01
/
09
EITB Sortzeko Legea onestea

Maiatzaren 20an, Euskal Irrati Telebista Sortzeko Legea onetsi zuen Eusko Legebiltzarrak.

FOTO 02_Fachada_EITB_Iurreta
02
/
09

Administrazio Kontseiluak Josu Zubiaur izendatu zuen EITBko zuzendari nagusi. Komunikazio-taldea martxan jartzeaz arduratu zen.

FOTO 02_Josu_Zubiaur
03
/
09

Hilabete batzuk lehenago, Arabako Radio Vitoria irratia EITBn integratzeko izapideak egin ziren.

FOTO 03_Entrada a Radio Vitoria
04
/
09

ETBko 42 profesionalek trebakuntza teknikoko ikastaro bat egin zuten Studio Hamburg ekoiztetxean.

FOTO 04_Hamburgora bidaia
05
/
09
Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren aurkezpen ofiziala Victoria Eugenia Antzokian. Euskadi Irratiak grabatu zuen kontzertua

Argazkia: Euskadiko Orkestra

FOTO 18_EuskadikoOrkestra_Aurkezpen ofiziala_19821019
06
/
09

Azaroaren 23an, Euskadi Irratia saioak ematen hasi zen Donostiatik, Jose Mari Oterminen zuzendaritzapean.

FOTO 19_1982_EuskadiIrratia_Sorrera
07
/
09
Andoni Areizaga, hurrengo zuzendari nagusia

Luis Iriondo (ETBren zuzendaria) eta Ignacio Arregi (Eusko Irratiaren zuzendaria) izan zituen kolaboratzaile.

FOTO 07_1982_Zuzendaritza
08
/
09

Abenduan, Euskal Telebista martxan jartzeko probak hasi zituzten.

FOTO 08_1982_Euskadi Gaur
09
/
09

Abenduaren 31n, ETBk lehen emanaldia egin zuen Elene Lizarralde eta Mari Jose Insaustiren eskutik.

FOTO 09_1983_Lehen emanaldiak_1
1983
01
/
07
ETBren eguneroko lehen euskarazko albistegia
FOTO 10_1983_Otsaila_Lehen albistegia
02
/
07

Euskadi Irratian, “Klasikoak Gaur” eta “Kostaldeko Trena” saioak estreinatu ziren, antenan urte asko iraungo zutenak, eta baita “Hirutan Hiru” lehiaketa ere.

EuskadiIrratia
FOTO 11_Euskadi Irratia
03
/
07
Radio Euskadi sortu zen

Martxoaren 31n, Radio Euskadi abiarazi zen. Hasieran, zortzi orduko programazioa ematen zuten Bilboko estudioetatik.

FOTO 12_InauguracionRadioEuskadi
04
/
07
ETBren lehen programak

Nazioarteko informazioaren arloan, “Munduan Zehar” eta “Plaza Berri” dibulgazio-programa estreinatu ziren.

FOTO 13_Munduan Zehar
05
/
07

Lehen kirol-emankizunak hasi ziren. Bestalde, EITBren komunikabideek ahalegin guztia egin zuten Euskadi hondatu zuten uholde larriez informatzeko.

FOTO 14_1983_Kirol emanaldiak
06
/
07
Radio Vitoriaren "Buenos Días Araba" programaren estreinaldia
FOTO 15_Radio Vitoria_angelinesyjosemari1984
07
/
07
"Teleberri", "Dallas" eta "Mahai Ingurua" estreinatu ziren
FOTO 16_1983_Dallas_2
1984
01
/
09

Lehen aldiz, zuzenean eman zen ‘‘Euskadiko Sei Orduak’’ kirol-ikuskizuna. Txirrindularitzako figurak izan ziren bertan, besteak beste, Hinault, Zoetemelk, Marino Lejarreta eta Julian Gorospe.

FOTO 01_1984_EuskadikoSeiOrduak
02
/
09

ETB1en, gazteentzako “Gaztetandik” saioari eman zitzaion hasiera, bai eta Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazo ospetsuen “Don Don Kikilikon” programari ere.

FOTO 02_1984_Don, Don Kikilikon_Txirri, Mirri eta Txiribiton_Amatiño
03
/
09

José Ramón Díez Unzueta izendatu zuten Radio Vitoriako zuzendari. Irratiak 50. urteurrena ospatu zuen.

FOTO 03_Jose Ramon Diez Unzueta_Director Radio Vitoria
04
/
09
FOTO 04_1983_Radio Euskadi_Mikel Lejarza+Manu Robles
FOTO 07_Logo Radio Euskadi
Radio Euskadik programazioa zabaldu zuen, eta goizeko 07:00etatik gaueko 00:00ak arte emititzen hasi zen
05
/
09

ETBk Euskadin ekoitzitako hainbat filmetan parte hartu zuen, hala nola Segoviako ihesa, Akelarre eta Betirako sua.

FOTO 05_1984_La fuga de Segovia
06
/
09
Luis Alberto Aranberri 'Amatiño' izendatu zuten ETBren zuzendari
FOTO 06_1984_Amatiño
07
/
09
"Kirolez Kirol" programaren sorrera, kirol-gaurkotasun guztia biltzeko
FOTO 07_Kirolez Kirol
08
/
09

EITBren eta Euskal Filmategiaren arteko hitzarmena, artxiboetan zituzten argazkiak elkarrekin partekatzeko.

FOTO 08_1984_Euskal Filmotekarekin akordioa
09
/
09

Zopa Haundi” gastronomia-magazinak Antena de Oro (Urrezko Antena) irabazi zuen.

FOTO 09_1984_Zopa Haundi
1985
01
/
08
Oiz mendiko tragediaren jarraipena

EITBk Oiz mendia jo zuen Boeing 727 hegazkinaren istripuaren informazioa eman zuen. Ezbeharrean, 148 bidaiari hil ziren.

FOTO 10_Hegazkin istripua Oizen
02
/
08

Albistegiak indartu, eta zenbait programa estreinatu ziren, adibidez, bazkalondoko “Hitz eta Pitz” magazina, “Txoria Dut Maite” asteroko saioa edo “Magnum” telesail ospetsua.

FOTO 11_1985_Gaur Egun
03
/
08

Haurrentzako euskarazko programa klasiko bat jarri zen martxan Radio Vitorian: “Maritxu Berritsu”. Aurrerago, Euskadi Irratian ere eman zen.

FOTO 12_MaritxuBerritxu
04
/
08
"Dotakon" marrazki bizidunen telesaila
FOTO 13_Dotakon
05
/
08
ETB Cannesko Jaialdira joan zen

ETBk lehen aldiz hartu zuen parte Cannesko Jaialdian, eta barne produkzioko Chillida eta Errioxako ardoa programa dokumentalak aurkeztu zituen.

FOTO 14_1985_EITB Cannesen
06
/
08

Zeledonen jaitsieraren lehen emanaldia Radio Vitorian.

FOTO 15_1985_Celedon
07
/
08

Jose María Gorordok Andoni Areizaga ordezkatu zuen EITBren zuzendaritza nagusian, eta Jose Mari Iriondo izendatu zuten ETBren zuzendari.

FOTO 16_1985_Jose Maria Gorordo
08
/
08
Saria 'Chillida' dokumentalari

ETBk eta Arts International ekoiztetxeak elkarrekin egindako Chillida dokumentalak lehen saria jaso zuen Parisko Arte Zinemaren Nazioarteko Jaialdian.

FOTO 17_Eduardo Chillida
1986
01
/
08

Mikel Agirre Bruselako berriemaileak ETBren lehen informazio-kronika egin zuen Europako Parlamentutik.

FOTO 01_1986_Mikel Agirre_Korrespontsala Bruselan
02
/
08
'Telebista' aldizkaria
COPIAFOTO 02_1986_Telebista aldizkaria
03
/
08
24 orduko emisioa Radio Euskadin

Radio Euskadi 24 orduko emisioa egiten hasi zen egunero, eta honako espazio hauek gehitu zituen programazioa osatzeko: “El Madrugador” eta “Los Pequeños Principales”.

FOTO 03_Radio Euskadi_Florencio Torrelledo
04
/
08
FOTO 04_1986_EITBko helikopteroaren istripua
Euskal Herriko Itzuliaren jarraipena helikopteroz egiten zuen ETBko lantaldeak istripu larria izan zuen, eta Mikel Troya Irigarai pilotua hil zen.
05
/
08

ETB1ek, HABErekin lankidetzan, euskara ikasteko “Bai Horixe” programa estreinatu zuen.

FOTO 05_Bai Horixe
06
/
08
ETB2k emisioei ekin zien

ETB2ren emisioei eman zitzaien hasiera eta, horrela, telebista publikoaren zerbitzua osatu zen Euskadin.

FOTO 06_1986_El Lehendakari Responde
07
/
08

HorKonPop” eta “Arkupe” programen emanaldiei eman zitzaien hasiera ETB1en, eta “Iñigo en Directo”, “Adivina Quién Viene Esta Noche” eta “La Muga” ETB2n.

FOTO 07_1986_Iñigo en Directo_Jose Maria Iñigo
08
/
08
Egunean 24 orduko emisioa Euskadi Irratian
FOTO 08_Euskadi Irratia
1987
01
/
10
Miramongo egoitzaren inaugurazioa

ETBren ekoizpen-zentroa inauguratu zen Miramonen, barne produkzioko programak grabatzeko.

FOTO 09_EITBMiramon
02
/
10
Josu Ortuondo izendatu zuten EITBko zuzendari nagusi
FOTO 10_1987_Josu Ortuondo
03
/
10

Poli eta Loinaz” eta “Barraskilo Boss eta Pantxineta” haurrentzako programak estreinatu ziren ETB1en.

FOTO 11_1987_Poli_Loinaz Jauregi
04
/
10

Katu Kale” musika-programa estreinatu, eta ETB1eko klasiko bihurtu zen. Patricia Gaztañagak “Semáforo Pop” aurkeztu zuen ETB2n.

FOTO 12_1987_Katu Kale_Edurne Ormazabal
Musika-programak
05
/
10
Euskal Herriko Itzulia

ETBk Euskal Herriko Itzulia eman zuen esklusiban.

FOTO 13_Euskal Herriko Itzulia
06
/
10
Gaueko "Teleberri"ari eman zitzaion hasiera

Teleberri” albistegiaren bigarren edizioa estreinatu zen, eta gaueko 21:00etatik aurrera ematen da ordutik.

FOTO 14_David Barbero_Francisca Fernandez Valles
07
/
10

Radio Vitoriako “Club de Amigos” programa amaierara heldu zen antenan 50 urte baino gehiago egon ostean, eta “En Tu Día” programak hartu zion lekua.

Logo Radio Vitoria
FOTO 15_RadioVitoria_ProgramaSanprudencio
08
/
10
Futbol profesionala ETB1en

ETBk eta gainerako telebista autonomikoek, TVErekin batera, hitzarmen bat sinatu zuten Futbol Profesionaleko Ligarekin Liga eta Kopako partiden emanaldiak eskaintzeko.

FOTO 16_1987_Futbol profesionala
09
/
10
"Ganbara" programaren estreinaldia Radio Euskadin
FOTO 17_Radio Euskadi
10
/
10

Berrogeita hamar artista baino gehiago bildu ziren Gabon Zaharreko “Kaixo 1988” galan, Miramonen grabatutako lehen ikuskizuna.

FOTO 18_Kaixo 1988
1988
01
/
07

ETB2n, “Palabra de Ley”, “Detrás del Sirimiri”, “Dr. Livingstone Supongo” eta “Entre Amigos” saioak hasi ziren, besteak beste.

FOTO 01_Entre Amigos_2
02
/
07

Euskal Herriko Unibertsitateak eta EITBk Kazetaritzako ikasleei praktikak EITBn egiteko aukera eman zien lehen hitzarmena sinatu zuten.

FOTO 02_1987_Albistegietako erredakzioa
Lehen hitzarmena EHUrekin
03
/
07

ETB1en, “Hankaz Gora”, “Flannery eta Bere Astakiloak”, “Hamalau Euskal Sukaldari” eta “Hemen eta Munduan” saioak estreinatu ziren, besteak beste.

FOTO 03_Hankaz Gora
03
/
07

Radio Euskadik 5. urteurrena ospatu zuen jaialdi batekin, eta “Menuda Mañana” magazinari eman zitzaion hasiera.

FOTO 04_Radio Euskadi 5 urte
04
/
07

Donostiako Zinemaldia markoa zela, ETBk lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuen Silvio Berlusconiren Fininvest taldearekin.

FOTO 05_1988_Berlusconiren bisita Miramonera
05
/
07

Goizetako “Goizean Behin” magazina abiarazi zuten Euskadi Irratian.

FOTO 06_Jaime Otamendi_Arantxa_Iturbe_Goizean Behin
06
/
07

Paris-Dakar Rallyan parte hartuko zuen euskal taldea aurkeztu zen, ETB babesle zela.

FOTO 08_1988_Paris Dakar taldearen aurkezpena
1989
01
/
07

Funtzioa” ikuskizuna eta “Plazarik Plaza” udako saioa estreinatu ziren ETB1en.

FOTO 09_1989_Funtzioa
02
/
07
FORTA sortzea

FORTA (Irrati eta Telebista Autonomikoen Erakundeen Federazioa) sortzeko ekitaldia antolatu zen Bilbon. EITB izan zen anfitrioia, estatuko lehen telebista autonomikoa izan baitzen.

FOTO 10_1989_FORTAren sorrera
03
/
07

Arabako Kirolarien Sariak banatzen hasi zen Radio Vitoria.

FOTO 11_1989_Radio Vitoria kirolak
04
/
07
Bikoteen "Tal Para Cual" lehiaketa estreinatu zen ETB2n
FOTO 12_1989_Tal para cual_Ramon Garcia
05
/
07

Sustraia” eta “Hitzetik Hortzera estreinatu ziren, gaur egun oraindik ere emititzen diren programak.

FOTO 13_1994_Hitzetik Hortzera_Joxerra Gartzia
06
/
07
ETBk txori itxura zuen globo ospetsua diseinatu zuen
FOTO 14_1989_Globo EITB
07
/
07

ETBk Aita Barandiaran omentzeko programa berezi batekin amaitu zuen urtea haren urteurrenean.

FOTO 15_1989_Aita Barandiaran
1990
01
/
08
"Menu del Día" gastronomia-saioa abiarazi zen
FOTO-01_Menu-del-Dia_Karlos-Arguinano_edit
02
/
08

Ibilbideari ekin zion Euskadi Gazteak, gazteentzako musika edo irrati-formulako irratsaioa.

FOTO 02_1990_Euskadi Gaztea_Aurkezpena
Euskadi Gaztea sortu zen
03
/
08

Miramonen grabatu zen TP Sarien banaketa, aurkezlerik eta programarik onenak bildu zituena.

FOTO 03_1990_TP Sariak Miramonen
04
/
08
ETB1ek "Bilin Bolonka" haurrentzako eguneroko programa emititzeari ekin zion
FOTO 04_Bilin_Bolonka_Iñigo Zubizarreta_Kandi maskota
05
/
08

ETB1eko umore-telesail berri bat eskaintzen hasi zen, “Roseanne”, AEBko audientzia-liderra.

FOTO 05_1990_Roseanne
06
/
08

Tribuna Gol” kirol-saioari eman zitzaion hasiera.

FOTO 06_1990_Tribuna Gol
07
/
08
"Hau da A.U."

Hau da A.U.” estreinatu zen, arrakasta oso handiko barne produkzioko umore-programa.

FOTO 07_1990_Hau da A.U_2
08
/
08
FOTO 08_1988_Bernardo Atxaga
Euskadi Irratiak Bernardo Atxagaren gidoiekin egindako "Antzoki Iluna" irrati-nobela estreinatu zuen HABErekin batera
1991
01
/
08
"Bi eta Bat"

Euskarazko barne produkzioko lehen telesaila estreinatu zen: “Bi eta Bat”.

FOTO 09_Bi eta Bat
02
/
08
"ETB Kantxa"

ETB Kantxa” saioa jarri zen martxan, ostiralero pilota-partida bat zuzenean eskaintzeko.

FOTO 10_ETB Kantxa_Xabier Euzkitze
03
/
08
Euskadi Irratiak "Trikiti Pieza Berrien Txapelketa" jarri zuen martxan
FOTO 11_Euskadi Irratia_Trikiti Txapelketa
04
/
08

Etapa berri bati eman zitzaion hasiera Iñaki Zarraoaren zuzendaritzapean.

FOTO 12_1991_Euskadi Irratia
FOTO 13_1991_Irratiak2
05
/
08

Logotipoak estreinatu zituzten EITBren irratiek.

06
/
08
Konexioak Everestekin Euskadi Irratian
FOTO 14_EITB Everest
07
/
08
"Dragoi Bola"

Dragoi Bola” programari eman zitzaion hasiera, euskal gazteen artean inoizko arrakastarik handiena izan duen marrazki bizidunen telesaila.

FOTO 15_Dragoi Bola
08
/
08
Euskadi Gaztearen Maketa Lehiaketaren lehen edizioa antolatu zen, eta EH Sukarra taldeak irabazi zuen
FOTO 17_1991_Gaztea
1992 - 2001
1992
EITBk leihoa ireki zuen mundura Galeusca TV eta ETB Sat kanal berrien eta www.eitb.com webgunearen bitartez.
01
/
08
"Flamingo Berria" eta programa gehiago ETB1en

ETB1era, ‘‘Bizia”, ‘‘Flamigo Berria”, ‘‘Beni eta Marini”, eta ‘‘Ikimilikiliklip” programak iritsi ziren, eta Baionatik egindako lehen albistegia ere bai: ‘‘Iparraldearen Orena”.

FOTO 00_Flamingo Berria
02
/
08
CNN katerako erreportajeak

ETBko Asier Aranguren kazetariak Euskadiri buruzko hainbat erreportaje egin zituen Estatu Batuetako CNN katerako.

FOTO 01_Asier Aranguren CNN
03
/
08
FOTO 02_Euskadi Irratia_Larramendiko egoitza
Euskadi Irratiak eta Euskadi Gazteak Donostiako Aita Larramendi kalera aldatu zuten egoitza
04
/
08

Programa berriak hasi ziren ETB2n, besteak beste, ‘‘Rifi Rafe”, ‘‘A Su Salud” eta ‘‘Estoy de Moda”.

FOTO 04_Rifi Rafe_Antxon Urrusolo
05
/
08

Aurkezleek disko bat grabatu zuten ‘‘Ikus ikus entzun’’ abestiarekin, Oskorri taldearen eskutik, EITBren 10. urteurrena ospatzeko.

FOTO 05_EITBk 10 urte_Diskoa
10. urteurreneko abestia
06
/
08
"INOCENTE, INOCENTE"

‘‘Inocente, Inocente’’ kamera ezkutuko programa historikoa jarri zen martxan.

FOTO 06_Inocente Inocente_Isabel Serrano_Juanma L. Iturriaga
07
/
08

Euskadi Irratiak 10. urteurrena ospatu zuen programa berezi batekin, eta bertan izan ziren, besteak beste, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso eta Xabier Euzkitze bertsolariak.

FOTO 07_Euskadi Irratia_Andoni Egaña_Sebastian Lizaso_Xabier Euzkitze
08
/
08

Gabonetako “Hau ez da Serioa” programa berezia, ETBren hamargarren urteurrena ospatzeko.

FOTO 08_Hau Ez da Serioa_Gabonetako saioa
1993
01
/
09
"Txoko Latex" eta beste programa berri batzuk

‘‘Gezurra Nagusi’’, “Piratak”, “III Milenio” eta “Txoko Latex” programak estreinatu ziren. Azken horretarako, euskal politikako eta gizarteko pertsonaiarik ospetsuenen karikatura egin zen latexezko panpinekin.

FOTO 09_Txokolatex
02
/
09
FOTO 10_TripledeOro_RadioVitoria
Radio Vitoriak "Triple de Oro" programa estreinatu zuen, Baskonia taldeko hainbat jokalari historikok aurkeztua
03
/
09

Euskal Telebistak ETB Empresa Vasca saria sortu zuen Euskadiko enpresarien zeregin soziala aitortzeko.

FOTO 12_Premios Empresa Vasca
04
/
09
"Ipar Haizearen Erronka"

Ipar Haizearen Erronka” marrazki bizidunen telesailak zilarrezko saria irabazi zuen New Yorkeko Telebistaren Nazioarteko Jaialdian.

FOTO 13_Ipar Haizearen Erronka Saria
05
/
09
ETBk kirolari eta gaurkotasunari lotutako eskaintza handitu zuen

La Historia del Ciclismo Vasco” eta “Futbolaz Blai” kirol-saioak estreinatu ziren, bai eta «Vis a Vis”, “ETB Dimanche”,“Iparra”, “Actual”, “Zeuk Erabaki” eta ‘‘Basta con V programak ere.

FOTO 14_Aurkezleak_albistegiak_kirolak
06
/
09

Balinda” lehiaketa, “64” telesaila, “Konta Ditzagun Gezurrak” gazteentzako programa eta“Boulevard” eta “Show-Show” magazinak estreinatu ziren, besteak beste.

FOTO 15_64 telesaila
"64" telesaila eta entretenimenduzko beste programa batzuk estreinatu ziren
07
/
09

Radio Euskadik, bere aldetik, “Boulevard Euskadi” eta “Más Vale Tarde” magazinak estreinatu zituen.

FOTO 16_Almudena Cacho Radio Euskadi
08
/
09
"Superbat" haurrentzako kluba jarri zen martxan

Superbat” haurrentzako eta gazteentzako proiektua jarri zen martxan. Telebista-programaz gain, 100.000 bazkide baino gehiago bildu zituen kluba izan zen.

FOTO 17_Superbat
09
/
09

Urte amaierako programa berezia ETBko aurkezleekin. Bestalde, “Olentzero” musikala eman zen, Gontzal Mendibilek idatzia.

FOTO 18_Eguberritako zorion agurra
1994
01
/
08
Euskadi Gaztearen beste etapa bati eman zitzaion hasiera, eta programazioa euskara hutsean emititzen hasi zen
FOTO 01_Euskadi Gaztea_taldea
02
/
08
"Rompecabezotas" lehiaketa eta beste programa batzuk

Rompecabezotas” eta “El Desafío de los Dioses” lehiaketak estreinatu ziren, bai eta “El Lehendakari Responde” programa ere.

FOTO 02_Rompecabezotas
03
/
08

ETB1ek “Duplex” egoera-komedia eta“Mr. Bean” telesail arrakastatsua estreinatu zituen.

FOTO 03_Duplex
04
/
08
Lehen errezeta-liburua euskaraz

ETBk eta Ikastolen Federazioak lehen errezeta-liburua argitaratu zuten euskaraz: Denok sukaldari.

FOTO 04_Denok Sukaldari
05
/
08

ETBk nazioarteko hainbat sari jaso zituen. Besteak beste, Italiako Giroa iragartzeko spota saritu zuten New Yorkeko Telebistako Jaialdian.

FOTO 05_GiroPromoa
06
/
08
"Goenkale" estreinatzea

Goenkale” eguneroko telesaila jarri zen martxan, eta fenomeno sozial bihurtu zen Euskadin. 22 denboraldi izan zituen.

FOTO 06_Goenkale_1
07
/
08
Lehen marrazki bizidunak euskaraz

EITBk eta Filmaxek euskarazko marrazki bizidunen lehen bilduma merkaturatu zuten, “Superbat” haurrentzako programako telesail nagusiekin.

FOTO 07_Superbat_PIN
08
/
08
% 65 zen barne produkzioa

ETB izan zen programetan % 65eko barne produkzioa gainditu zuen estatuko lehen telebista.

FOTO 08_ProduccionPropia
1995
01
/
10
"Txiskola" eta lehiaketa gehiago ETB1en

ETB1ek “Gutxi Gora Behera”, “Hor Konpon Marianton” eta “Txiskola” lehiaketak estreinatu zituen, baita “A Ze Parea, Karakola eta Barea” komedia ere.

FOTO 09_Txiskola_Kike Amonarriz_Maitane Segurola
02
/
10
"La Noche de…" eta "Zine Oro"
FOTO 10_LND_Zine Oro_Felix Linares_Edurne Ormazabal
03
/
10

Firin Faran” eta “Toma y Daca” eztabaida-programak estreinatu ziren, ETB1en eta ETB2n, hurrenez hurren.

FOTO 11_Firin Faran
FOTO 11_Toma y Daca_Patricia Gaztañaga_Jose Gordejuela
04
/
10
"La Gran Oportunidad"

Ongintzako helburuak zituen “La Gran Oportunidad” programa eta “Las Memorias de Karbo Vantas” telesaila jarri ziren martxan ETB2n.

FOTO 12_La Gran Oportunidad_Anne Igartiburu_Patxi Alonso
05
/
10
ETBk dena eman zuen kirolaren alde

Herri Torrontegiren babesle ofizial bihurtu zen ETB, eta promozio-hitzarmen bat sinatu zuen Euskadi txirrindularitza-taldearekin.

FOTO 13_Kirolak
06
/
10

Bilboko Guggenheim Museoko obrak izan ziren Euskadi Gaztearen promozio-spotaren eszenatokia.

FOTO 14_1995_Euskadi Gaztea_Guggenheim museoaren obretan iragarkia grabatzen
07
/
10

ETBk antolatu zuen INPUT 95 telebista publikoen kongresua, eta Donostian egin zen, munduko 35 herrialderen parte-hartzearekin.

FOTO 15_Input 95
08
/
10
"Kantuz Goraintzi" lehiaketa

Zornotzan jokatu zen “Kantuz Goraintzi” lehiaketaren finala, Euskadi Irratiak eta ETBk antolatuta.

FOTO 16_Goraintzi_Jasone Aretxabaleta_Asier Odriozola
09
/
10
Iparragirre Sariak

Martxan jarri ziren Iparragirre Sariak, euskal ikus-entzuleek ETBren urteko programarik eta aurkezlerik onenak saritu zitzatzen.

FOTO 17_Iparragirre Sariak
10
/
10

Bestalde, EITB guztiz ezarri zen Iparraldean, eta Nafarroan zabaltzeko behin betiko urratsa egin zen.

FOTO 18_Iparraldearen Orena_Guillaume Irigoien_Inma Alvarez
1996
01
/
09
Galeusca TV

Galiziako, Euskadiko eta Kataluniako telebistek bat egin zuten euren programazioak Amerikako kontinente osoan eskaintzeko Galeusca TV telebistaren bitartez.

FOTO 01_Galeuska
02
/
09
"Jaun eta Jabe" eta beste programa batzuk

Jaun eta Jabe’’ telesail mitikoa estreinatu zen ETB1en, bai eta “Bertatik Bertara” eta “National Geographic” programak ere.

FOTO 02_JaunTaJabe
03
/
09
"Jaiak", "Euskaraokea" eta "Hau da Marka"

ETBn, haur eta gazteentzako entretenimenduzko eskaintza zabaldu zen “Jaiak”, “Euskaraokea” eta “Hau da Marka” programekin.

FOTO 03_Jaiak
04
/
09
"Lo que Faltaba"

Arratsaldeko “Lo Que Faltaba” magazinarekin batera, “El Tiempo lo Dirá”, “La Monda” eta “Qué Pasa, Pues” estreinatu ziren ETB2n.

FOTO 04_LQF_Txetxu Ugalde_Yolanda Alzola
05
/
09
'Telebista' aldizkariaren aro berria

Telebista aldizkari berria aurkeztu zen, euskal irrati-telebistak zein haien protagonistak Euskadiko etxeetara hurbiltzeko asmoarekin.

FOTO 05_Telebista aldizkaria
06
/
09

Euskadi Irratiak eta Euskadi Gazteak instalazioak estreinatu zituzten Miramonen, eta EITBren egoitza berria inauguratu zen Iruñean.

FOTO 06_Euskadi Irratia_Miramon
07
/
09
Radio Euskadiren Komunikazio Sariak

Radio Euskadiren Komunikazio Sarien lehen edizioa antolatu zen, eta saridunak J. J. Azurza eta Jokin Intza izan ziren, Frankismoaren garaian irrati horren sustatzaile izan zirenak.

FOTO 07_Radio Euskadi_Premios Comunicación_Joquin Intza_Joaquin Azurza
08
/
09
"Hator Kantari Hator" programaren lehen edizioa

Gabon gauean “Hator Kantari Hator” programa berezia eskaini zen, eta pertsonaia ospetsuek betiko abestiak abestu zituzten Oskorri taldearen laguntzaz.

FOTO 08_Hator kantari hator
09
/
09

Radio Euskadik Lapurditik lehenengoz emititu zeneko 50. urteurrena ospatu zuen Bilboko Arriaga Antzokian antolaturiko galarekin.

FOTO 09_50 aniversario Radio Euskadi
1997
01
/
08
Programa berriak

Ikusgela”, “La Selva del León”, “Ushuaia Aventura”, “Creadores Vascos”, “Europa”, “Forum” eta “Elkartasunaren bideak-Rutas de solidaridad” estreinatu ziren.

FOTO 10_Elkartasunaren Bideak_Rutas de Solidaridad
02
/
08
Fikzioa euskaraz

‘‘Benta Berri’’ eta ‘‘Gure Familia eta Beste Piztia Batzuk’’ telesailak estreinatu ziren.

FOTO 11_Benta Berri
03
/
08

ETBren programazio berria ezagutarazteko promozio-kanpaina saritu zuten PROMAX Europa sariarekin.

FOTO 12_Premio Promax Europa
04
/
08
EITBren irratien Amerikarako emisioa

EITBren irratiek satelite bidezko Amerikarako programazioa aurkeztu zuten. Bestalde, Euskadi Irratiak Bufaloko KBSS irrati-katea omendu zuen “The Basque Program” saioagatik, antenan 40 urte zeramatzana.

FOTO 13_EITB irratiak Ameriketarako programazioa
05
/
08

ETBk eta Euskal Modaren Elkarteak ETB de moda kanpaina aurkeztu zuten.

FOTO 14_ETB de moda
06
/
08
Lazkao Txiki

Fernando Amezketarrari buruzko marrazki bizidunen telesailaren arrakastaren ostean, ETBk Lazkao Txiki bertsolari ospetsuari buruzko telesail bat ekoitzi zuen.

FOTO 15_Lazkao Txiki
07
/
08
Euskadi Irratiak 15. urteurrena ospatu zuen "Goizean Behin" programa bereziarekin Guggenheim Museotik
FOTO 16_Euskadi Irratiko lan-taldea eta EITBko zuzendaritza
08
/
08

Urte horretatik, ETB1 etenik gabe eta hogeita lau orduz hasi zen programazioa euskaraz eskaintzen urteko 365 egunetan.

FOTO 17_BerriroZurekin
1998
01
/
08
ETB Sat nazioarteko kanala

Martxan jarri zen ETB Sat nazioarteko kanala, Amerikarako programazioa emititzeko euskaraz eta gaztelaniaz eguneko 24 orduetan.

FOTO 01_Presentación ETBSat
02
/
08

ETBk bosgarren plato bat egokitu zuen Miramongo Ekoizpen Zentroan, eta barne produkzioaren aldeko apustu irmoa egin zuen; Made in Euskadi.

FOTO 02_Plató_Miramon
03
/
08

EITBren komunikabideak aitzindariak izan ziren Estatu osoan teknologia digital berrira egokitzeko orduan, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen emankizun “birtualarekin” eta lurralde-deskonexioekin.

FOTO 04_Cabecera digital
04
/
08

Kalitate oneko programazioa Euskadi Irratian

FOTO 05_Euskadi Irratia_Goizean Behin
05
/
08
Gaztea Sariak

Lehen aldiz banatu ziren Gaztea Sariak, kirolaren, artearen zein musikaren esparruan nabarmetzen ziren pertsonak saritzeko.

FOTO 06_1998_Euskadi Gaztea_Gaztea sariak_Saridun guztiak
06
/
08

Radio Euskadik 50. urteurrenaren liburua aurkeztu zuen, Sabino Arana Fundazioarekin batera argitaratua, J. A. Rodríguez Ranz eta L. Arrieta Alberdi egileek egindako ikerketa historikoaren emaitza gisa.

FOTO 07_Radio Euskadi_La voz de la libertad liburuaren aurkezpena
07
/
08
"Izar Bila" lehiaketa eta beste estreinaldi batzuk ETBn

Izar Bila” lehiaketa eta beste programa batzuk estreinatu ziren, besteak beste, “Entre 2 Fuegos”, “La Transición en Euskadi”, “Todo o Nada”, “Easy Peasy’’ eta ‘‘Bakarrik”.

FOTO 08_Izar Bila
08
/
08
EITB Zurekin/EITB Contigo

EITBk bere informazio eta entretenimendu eskaintza finkatzea lortu zuen audientzi onari esker.

FOTO 09_EITB Zurekn con margen
1999
01
/
09
Andoni Ortuzar izendatu zuten EITBko zuzendari nagusi
FOTO 10_Andoni Ortuzar
02
/
09

Dekoratua estreinatu zuten albistegietan, eta hainbat sari jaso zituen “Teleberri”k. Bestalde, “El Punto” eta “Mundo.Hoy” gaurkotasun-espazioak estreinatu ziren.

FOTO 11_Albistegiak_1
03
/
09
FOTO 12_Sorginen LaratzaI
"Sorginen Laratza" estreinatu zen, ETBren apustu garrantzitsuenetako bat, Euskadiko platorik handienarekin
04
/
09
"Goenkale" telesailaren 1.000 kapitulu

Goenkale” 1.000. kapitulura iritsi zen eta, horrela, beteranoena izatera iritsi zen Estatuko telebistetako ekoizpen dramatikoen artean.

FOTO 13_Goenkale
05
/
09
"Esta Es Mi Gente"

Esta Es Mi Gente” talk-showa abiarazi zen ETB2ko arratsaldeetan, eta formatuak zenbait telebista autonomikotara egin zuen salto.

FOTO 14_Esta Es Mi Gente_Patricia Gaztañaga
06
/
09
Radio Vitoriak 65 urte bete zituen eta bere onena eman zuen Arabako kirol garaipenekin
FOTO 16_Radio Vitoria deportes
07
/
09

Radio Euskadik bere programazioaren ardatzak ezarri zituen, “Boulevard” programaren ordutegia luzatuz eta “Más Que Palabras” estreinatuz.

FOTO 17_Radio Euskadi
08
/
09

Euskadi Gaztearen “Hi Bizi Haiz Hi” programak ekimen solidario bat jarri zuen martxan, euskal kooperanteek parte hartzen zuten proiektuei laguntza emateko.

FOTO 18_Euskadi Gaztea
09
/
09

Aspe eta Asegarcerekin egindako hitzarmenari esker, ETBk esklusiban emititu zituen Euskadin antolatu ziren txapelketa ofizialen eta txapelketa nagusien final guztiak.

FOTO 19_Pelota_2
2000
01
/
10

EITBk 18 urte bete zituen, irudi berri batekin eta webgune berri batekin. eitb.com-ek Euskadiko webgunerik onenaren Buber Saria jaso zuen urte hartan.

FOTO 01_Nueva imagen
02
/
10
2000-2007ko plan estrategikoa

2000-2007ko plan estrategikoa aurkeztu zen, EITBri ingurune digital eta multimedia berrira egokitzeko bidea egiten laguntzeko helburuz.

FOTO 02_Plan estratégico
03
/
10
Canal Vasco sortu zen

Canal Vascoren emisioak hasi ziren, Amerikan bizi zen euskal komunitateari zuzendutako telebista-eskaintza berria. ‘‘Noticias para América” albistegia zeukan.

FOTO 03_Noticias para América
04
/
10

Urtero bezala, urteko euskal futbolaririk onenak saritu zituen Radio Euskadik.

FOTO 04_Premio Radio Euskadi a futbolistas
Kirolarientzako Radio Euskadi Saria
FOTO 05_Betizu
05
/
10

Haurrentzako eskaintza indartu zen “Betizu” programa estreinatzearekin batera. Urtebete geroago, Betizu kluba sortu zen.

FOTO 06_Oinak Izarretan
06
/
10

Felix Iñurrategi hil zen, Gasherbrum II menditik jaisten ari zela, Oinak Izarretan telesail dokumentalaren grabazioan. Urtebete geroago estreinatu zen saioa.

07
/
10
"Euskal Herria: Lau Haizeetara"

Euskal Herria: Lau Haizeetaratelesail dokumentala estreinatu zen, euskal geografia osoaren airetiko ikuspegia eskaintzen zuena.

FOTO 07_Euskal Herria La Mirada Mágica
08
/
10
"Sorginen Laratza" programak 'Azpitikidantza' abestiaren erritmoarekin esan zion agur denboraldiari
FOTO 08_Azpitikidantza
FOTO 09_Bertatik Bertara
09
/
10

‘‘Bertatik Bertara’’ magazinak 1.000. programa ospatu zuen Miramonen egindako gala batean.

10
/
10

EITBk lehen EITB Maratoia antolatu zuen, eta 180.000 euro bildu ziren atleta paralinpikoentzat.

FOTO 10_EITB Maratoia
2001
01
/
09
Europarako irrati- eta telebista-emisioak

EITBk Europako 22 herrialdetako 87 milioi etxetara irekian iristea lortu zuen satelite bidezko ETB Sat emisioaren bidez.

FOTO 11_EITB en Europa
02
/
09
EITB Irratia sortu zen

EITB Irratia kanal berria sortu zen, musika-programazioarekin eta Euskadiko kultura- eta musika-gertakari garrantzitsuekin.

FOTO 12_EITB Irratia
03
/
09

Lo Que Faltaba” magazinak 1.000. programa ospatu zuen Arriaga Antzokian egindako gala batekin.

FOTO 13_LQF 1000
04
/
09
Radio Vitoria Jazzaldiarekin

Radio Vitoriak Gasteizko Jazzaldia babestu zuen.

FOTO 14_Radio Vitoria-Jazz Gasteiz
05
/
09
"Hasiberriak" gazteentzako telesaila

Hasiberriak” gazteentzako telesailaren bigarren denboraldia estreinatu zen, “Goenkale” telesailaren spin-off gisa.

FOTO 15_2001_Hasiberriak
06
/
09

Euskadi Irratiak eta HABEk euskararen erabilera ludikoa bultzatu zuten euskaltegien arteko lehiaketa batekin.

FOTO 16_Euskaltegi Txapelketa
07
/
09
"Forum" eta "El Punto" saioen 1.000 emanaldi

Forum” eta “El Punto” albistegiek 1.000 emanaldi bete zituzten.

FOTO 17_El Punto-Forum
08
/
09

Palabra de Ley” Legebiltzarreko gaurkotasunari buruzko programak 500. emanaldia ospatu zuen euskal ganberan.

FOTO 18_PalabradeLey
09
/
09
"EH: Lau Haizeetara" programako helikopteroaren istripu larria

Euskal Herria: Lau Haizeetara” programa grabatu bitartean, helikoptero-istripu batean hil ziren Iñaki Pangua, Rubén Cortijo eta Roberto Arenas.

FOTO 19_Euskal Herria La Mirada Mágica
2002 - 2011
2002
EITB itzaltze analogikorako prestatu zen, eta Taldearen digitalizazio osoa egin zuen. Bestalde, lehen programa-kontratua sinatu zuen Eusko Jaurlaritzarekin
01
/
09

EITBk lehen programa-kontratua sinatu zuen Eusko Jaurlaritzarekin. Euskal gizartearekiko konpromisoak eta finantzazioa zehazten dituen dokumentu hau aldian-aldian berritzen da.

FOTO 01_Fachada EITB
02
/
09
EITBk egoitza digital berria inauguratu zuen Gasteizko Martinez de Aragon kalean
FOTO 02_Inauguración sede Gasteiz
03
/
09

Euskadi Irratiak 20. urteurrena ospatu zuen. Horretarako, elkarrizketak egin zizkien Euskadiko gizarteko, politikako, kiroleko eta kulturako pertsonaia garrantzitsuei, eta ekitaldi bat antolatu zuen Chillida Lekun.

FOTO 03_Euskadi Irratia 20 urte
Euskadi Irratiaren 20 urte
04
/
09

Basetxea” realitya estreinatu zen ETB1en, landetxe batean grabatuta zegoena.

FOTO 04_Basetxea
05
/
09
Disko Festaren arrakasta handia

Euskadi Gazteak modan jarri zuen Disko Festa, Euskal Herriko udalerri ugaritan zehar ibili zen arrakasta handiko musika-jaia.

FOTO 05_Disko Festa
06
/
09

EITBk bat egin zuen Bilboko Guggenheim Museoko Fundazioaren Patronatuarekin, eta museoan egin zen udazkeneko programazioaren aurkezpena.

FOTO 06_Presentación Guggenheim
07
/
09
Aurkezpen komertziala Bartzelonan

EITBk lehen aurkezpen komertziala egin zuen Bartzelonan, Jose Mari Bakerok, Txiki Begiristainek, Karlos Arguiñanok eta Pedro Subijanak babestuta.

FOTO 07_PresentaciónComercialMadrid
08
/
09
ISO kalitate-ziurtagiria

EITB izan zen kalitate-ziurtagiria lortu zuen lehen komunikazio-taldea.

FOTO 08_Certificado calidad ISO
09
/
09

Arrakasta handia izan zuen Betizu Jaiaren lehen edizioak, eta 30.000 pertsona baino gehiago bildu ziren bertan.

FOTO 09_Betizuen Jaia
2003
01
/
10
EITBko bost zuzendari nagusiak elkarrekin

EITB Taldeak bost zuzendari nagusiak bildu zituen Rosa Díez Urrestarazuk idatzitako 20. urteurreneko liburuaren aurkezpenean.

FOTO 10_DirectoresEITB
02
/
10

Euskadi Irratia berritu egin zen, eta “Faktoria” eta “Hiru Erregeen Mahaia” programak estreinatu ziren, besteak beste.

FOTO 11_Euskadi Irratia
03
/
10
Txirri, Mirri eta Txiribitonen beste etapa bat

Barre Busa” eta “Altza Porru!” programak egin ostean, Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoek etapa berri bati ekin zioten “Trikitraka Trikitron” saioarekin.

FOTO 12_Trikitraka Trikitron
04
/
10
Radio Euskadiren 20 urte

Radio Euskadik bere historiaren bi hamarkadak ospatu zituen Bilboko Carlton Hotelean, eta profesionalak, kolaboratzaileak eta herritarrak bildu ziren bertan.

FOTO 13_Aniversario Radio Euskadi
FOTO 14_Martin
05
/
10

Martin” estreinatu zen, ETB1en zazpi denboralditan emititu zen umore-telesaila.

06
/
10

Radio Euskadik, EITB osoaren lankidetzarekin, Nunca Mais Plataforma babesteko kontzertu bat antolatu zuen Prestigeren hondamendi ekologikoaren ostean dirua bildu eta herritarrak sentsibilizatzeko.

FOTO 15_Nunca Mais
07
/
10

BBCren “Deep Blue-Planeta Urdina” telesailaren bertsio zinematografikoan parte hartu zuen EITBk.

FOTO 16_Deep Blue
08
/
10
"Vaya Semanita" programaren estreinaldia

Vaya Semanita” umorezko saioa estreinatu zen, EITBren erreferentziazko marka bilakatuko zena.

FOTO 17_Vaya Semanita
09
/
10

Dorre Bikien erasoaren lehen urteurreneko albistegi bereziaren promozio-kanpainak saria jaso zuen.

FOTO 18_Albistegiak
10
/
10
'Cocidito madrileño' lanaren arrakasta

Radio Euskadik Cocidito madrileño liburua argitaratu zuen, “Más Que Palabras” programaren umore-sekzio arrakastatsuan oinarrituta. Antzerkira ere eraman zen.

FOTO 19_Cocidito Madrileno
2004
01
/
07

EITBk kalitatearen Zilarrezko Q-a lortu zuen, eta bi urte geroago Urrezko Q-a lortu zuen. Horrela, sari horiek lortu zituen Europako lehen komunikazio-taldea izan zen.

FOTO 01_Q de plata
FOTO 02_EITB24
02
/
07

Albiste-kanal berria sortu zen Interneteko plataforman: eitb24.com.

03
/
07
"Levando Anclas" programaren 20 urte

Radio Euskadiren “Levando Anclas” bidaia-programak antenan egindako 20. urteurrena ospatu zuen Bilboko Itsas Museotik egindako programa berezi batekin eta liburu bat argitaratuz.

FOTO 03_Levando Anclas
04
/
07

Esta Es Mi Gente” saioak milagarren emanaldia ospatu zuen programa berezi batekin, eta sei denboraldietako unerik onenak gogoratu zituzten bertan.

FOTO 04_Esta Es Mi Gente 1.000
"Esta Es Mi Gente" programaren 1.000 emanaldi
05
/
07

Martxan jarri zen “El Conquistador el Fin del Mundo” programaren lehenengo edizioa, eta Eneko Van Horenbeke izan zen irabazlea.

FOTO 05_ElConquistador_1
06
/
07
Radio Vitoriaren 70. urteurrena

Urte osoan zehar, 70. urteurrena ospatu zuten Radio Vitoriako profesionalek, eta ekitaldi sozial eta kulturalak antolatu zituzten horretarako.

FOTO 06_Radio Vitoria
07
/
07
"Pásalo" magazinaren estreinaldia
FOTO 07_Pásalo
2005
01
/
10
ETB1en umorezko "Wazemank" programa estreinatu zen
FOTO 08_Wazemank
02
/
10
Gaztearen 15 urte

Euskadi Gazteak 15 urte bete zituen webgune interaktibo berri batekin (egaztea.com) eta ‘‘15 urte zuzenean’’ abestiarekin, Garik sortua.

FOTO 09_EuskadiGaztea
03
/
10

Martxan jarri zen Forum Radio Euskadi ekimena, gizarte-intereseko gaietan sakontzeko asmoz.

FOTO 10_ForumRadioEuskadi
04
/
10

Euskalmetek eta EITBk hitzarmen bat sinatu zuten Taldeko komunikabideen bitartez informazio meteorologikoa bultzatzeko.

FOTO 11_Eguraldia
Hitzarmena Euskalmetekin
FOTO 12_CameoGoenkale
05
/
10

Martin Berasategui, Pedro Subijana, Hilario Arbeltaitz eta Juan Mari Arzak sukaldariek agerralditxoa egin zuten “Goenkale” telesailaren kapitulu batean.

06
/
10

EITBren, IBAIAren eta EPEren arteko hitzarmena, Euskadin zine-ekoizpena bultzatzeko. Hitzarmen horren esparruan aurkeztu zen Aupa Etxebeste!, Goya Sarietan izendatua.

FOTO 13_AupaEtxebeste
07
/
10
"Vaya Semanita" programaren promozio-iragarki ikusgarria

Vaya Semanita” programak, 3. denboraldiaren promoziorako, iragarki ikusgarri bat grabatu zuen Michael Jacson abeslariaren ‘‘Thriller’’ bideoklip beldurgarrian oinarrituta.

FOTO 14_VayaSemanitaZombis
08
/
10

EITB Taldearen Bilboko egoitza berria aurkezteko ekitaldi sinboliko bat antolatu zen.

FOTO 15_PrimerBitSedeBilbao
09
/
10

EITB Maratoiak desgaitasun intelektuala zuten pertsonengan jarri zuen arreta, eta jasotako laguntza ekonomikoak aurreko bost edizioetako zenbatekoa gainditu zuen.

FOTO 16_EITBMaratoia
10
/
10
Olentzero Mungian

ETBk Olentzeroren etorreraren emankizuna antolatu zuen Mungiako udalerritik. Bertan dago Olentzeroren museo-etxea 2006. urtetik.

FOTO 17_Olentzero
2006
01
/
07
Juan Martínez Irujo, Euskadi Irratia saria Binakako Txapelketako pilotaririk onenari
FOTO 01_Euskadi Irratia_Pilotari onena
02
/
07
"Date el Bote" lehiaketak 1.000 programa bete zituen
FOTO 02_DateElBote1000
FOTO 03_Balmenendi
03
/
07

Balbemendi” telesaila grabatu zen Artikutzako natura-parkean.

04
/
07

Betizu Klubak arrakasta handiz berriztatu zuen webgunea, eta jaia antolatu zuen Bilboko Casilda Iturrizar parkean.

FOTO 04_BetizuJaia
05
/
07
'Kutsidazu bidea, Ixabel'

EITBk euskarazko zinemaren aldeko apustuarekin jarraitu zuen, eta martxan jarri ziren Kutxidazu bidea, Ixabel filma grabatzeko lanak. Oso arrakastatsua izan zen.

FOTO 05_Kutsidazu bidea Ixabel
06
/
07
ETBren albistegiak, taldearen indarra

Albistegietako aurkezleen promozio-bideoa, taldearen indarra erakusteko.

FOTO 06_Albistegiak
07
/
07

Euskadi Irratia eta Radio Euskadi irratiek irudi-kanpaina berriak aurkeztu zituzten.

FOTO 07_Euskadi Irratia_Radio Euskadi
Irratiko promozio-kanpainak
2007
01
/
10
EITBren 25 urteei buruzko liburua

EITB 1982-2007. Hegaldi-kronika liburua aurkeztu zuen EITBk, komunikazio taldearen bilakaeraren mugarri nagusiekin.

FOTO 08_LibroEITB25
FOTO 09_AniversarioMiramon
02
/
10

20. urteurrenarekin batera, Miramongo egoitza handitu zen, eta 1.200 m²-ko plato berri bat gehitu.

03
/
10
Bilboko egoitzaren inaugurazioa

EITBk 25 urte bete zituen EITBren Bilboko egoitza berria inauguratu zenean eta, horrela, DIGIBat proiektua burutu zen.

FOTO 10_EITB25urte
04
/
10

CIRCOMek, Europako Telebista Publikoen Elkarteak, 25. urteurrena ospatu zuen Bilbon, eta EITBren egoitza digital berria bisitatu zuen.

FOTO 11_CIRCOM
05
/
10
Radio Euskadi egoitza berrira aldatu zen

Radio Euskadik Kale Nagusia utzi, eta Basurtuko Kaputxinoen kaleko egoitza berritik emititu zuen lehen aldiz “Boulevard” programa.

FOTO 12_BoulevardNuevaSede
06
/
10

Gaur Egun” eta “Teleberri” albistegiek plato multimedia berriak estreinatu zituzten Bilbon, bai eta erredakzio handi bat ere , Taldeko irratietako eta Interneteko profesionalekin partekatzen dutena.

FOTO 13_Plato_multimedia
Plato multimedia berria estreinatu zen Bilbon
07
/
10

Gazteak irudiari bultzada berria emateko prozesua egin zuen urte osoan zehar. Ekimenen artean nabarmentzekoa, Bilboko Izozaki Dorretan egin zen Gaztea The Singles diskoaren aurkezpena, Amaia Montero eta Mikel Erentxunekin.

FOTO 14_Gaztea_The Singles
08
/
10
"Sautrela" saioaren 200 programa

Sautrela” literatura-programak 200. emanaldia ospatu zuen Tabakaleran, literaturaren etorkizunari buruzko topaketa batean.

FOTO 15_Sautrela200
09
/
10

Donostiako portuan “Noaoa!” umore-programa berriaren aurkezpena egin zen.

FOTO 16_Noaoa_1
Umore-programa berria: "Noaoa!"
10
/
10

Pou anaiek “Antártida EITB 2007” proiektua aurkeztu zuten EITBren Bilboko egoitzan.

FOTO 17_Pou Anaiak_Antartida
2008
01
/
10

Radio Euskadik, 25. urteurrena ospatzeko, Gu Gira diskoa argitaratu zuen, azken hamarkadetako euskarazko abestirik onenak bilduta. Irratien erakusketa bat ere egin zen.

FOTO 01_ExposiciónRadios
02
/
10

Ospakizun-ekitaldiak amaitzeko, world kafe jendetsu bat antolatu zen, irratsaioko profesional eta kolaboratzaileak entzuleekin bildu zitezen Guggenheimeko zabaldian.

FOTO 02_WorldCafe
World kafe jendetsua
03
/
10

Pásalo” programa 1.000. emanaldira iritsi zen Euskadiko erreferente izaten eta, ospatzeko, familia osoa bildu zuen BECen egindako jai batean.

FOTO 03_Pasalo1000
04
/
10
'Go!azen' filma

Go!azen film musikala grabatu eta aurkeztu zen. Apaizek zuzedutako barnetegi zorrotz batean girotuta, neska-mutil batzuen abenturak kontatzen zituen.

FOTO 04_Go!azen
05
/
10
eitb.com webgune berria

eitb.com webgune berria aurkeztu zen. Formatua zeharo berriztatu zen Taldearen ikus-entzunezko eduki guztiak biltzeko eta, horrekin batera, erabiltzaileen parte-hartzea eta konexioa errazteko.

FOTO 05_eitb.com berria
06
/
10
FOTO 06_MiQueridoKlikowsky
"Mi Querido Klikowsky" saioaren 8. denboraldia
07
/
10
Izan EITB jardunaldia

Milaka pertsonak egoitza berria ezagutu zuten Izan EITB ate irekiko egunari esker, eta Josselin funanbulistaren ikuskizunaz gozatu ahal izan zuten.

FOTO 07_IzanEITB3
08
/
10
ETB3 kanal berria

ETB3 telebista-kanala jarri zen martxan, gazteentzako euskarazko programazio berria eskaintzeko.

FOTO 08_ETB3
09
/
10
Lehen pilota-emankizunaren 25. urteurrena

EITBk esku-pilotaren historia bizi guztia bildu zuen Donostiako Atano III. Pilotalekuan, kirol horren lehen telebista-emankizunaren 25 urte bete zirenean.

FOTO 09_AniversarioPelota
10
/
10
Erronka EITB Maratoiaren alde

Carlos Peñak Bilboko itsasadarrean 24 orduz egin zuen igeri EITB Maratoiaren alde. Urte hartan, gaixotasun mentalei eskaini zitzaien.

FOTO 10_RetoCarlosPena
2009
01
/
08
Euskadi Irratia: Urteko Kirolari Onenari Saria

Urtero bezala, urteko kirolaririk onena saritu zuen Euskadi Irratiak. Urte horretan, Leire Olaberria txirrindulariaren ibilbide nabarmena saritu zen.

FOTO 11_PremioEuskadiIrratia
FOTO 12_GuGira
02
/
08

Gu Gira kontzertua egin zen Kursaal Jauregian, Niko Etxart, Gorka Knörr, Gontzal Mendibil, Urko, Antton Valverde, Txomin & Hurbil Artola eta Iñaki Eizmendi artistekin.

03
/
08

EITBk ekoitzitako Sukalde Maisuak telesail dokumentalaren protagonistetako batzuekin egindako solasaldia antolatu zen Multibox aretoan.

FOTO 13_SukaldeMaisuak
04
/
08

Alberto Surio izendatu zuten EITBko zuzendari nagusi.

FOTO 14_AlbertoSurio
05
/
08
FesTVal jaialdiaren lehen edizioa

EITB izan zen Gasteizko Irrati eta Telebista Jaialdiaren anfitrioia, Estatuko telebistentzako hitzordurik garrantzitsuenetako bat.

FOTO 15_FesTVal
06
/
08

ETBk lehen aldiz eskaini zituen Txapeldunen Ligako partidak.

FOTO 16_ChampionsTaldea
Champions League ETBn
07
/
08

Radio Vitoriak, 75. urteurrena ospatzeko, funanbulista baten ikuskizuna antolatu zuen Zeledonen ibilbide berean.

FOTO 17_RadioVitoria75urte
08
/
08
Olentzero EITBren egoitzan

Etxeko txikiek Olentzero bisitatu zuten EITBren Bilboko egoitzan.

FOTO 18_Olentzero
2010
01
/
11
EITBren irudi berria

ETBk kontinuitate eta dekoratu berriak estreinatu zituen albistegietan, hurbileko irudi moderno batekin.

FOTO 01_NuevaImagen
02
/
11

Radio Euskadik ate irekiko egun bat antolatu zuen entzuleentzat.

FOTO 02_PuetasAbiertasRadio
03
/
11
Gaztearen 20. Urteurrena

EITBren irratirik gazteenak bi hamarkada bete zituen, eta posta-txartel bat editatu zuen ospatzeko.

FOTO 03_GazteaPostala
FOTO 04_LovinGaztea
04
/
11

20. urteurreneko ospakizunetan, Lovin Gaztea diskoa kaleratu zuen. Bertan, Hertzainak taldearen Aitormena bertsionatu zen We Are Standard taldearen eskutik.

05
/
11
Gerraostean girotutako "Mugaldekoak" telesaila estreinatu zen
FOTO 05_Mugaldekoak
06
/
11
Emakumeen Trindoor Txapelketa Euskadi Irratian

Miramongo platoetako batean, Euskadi Irratiak antolatutako emakumeen Trindoor Txapelketaren finala hartu zen.

FOTO 06_Trinddoor_1
07
/
11

Goenkale” 3.000 kapitulura iritsi zen hamaseigarren denboraldian, eta lantaldeko eta antzezle-zerrendako kide gehienak bildu zituen Multibox aretoan.

FOTO 07_GrupoGoenkale
08
/
11
FOTO 08_RadioVitoria
Radio Vitoriak bere betiko ahotsak omentzeko ekitaldi bat antolatu zuen Europa Jauregian
09
/
11

Amerikako gailurrik altuenera iristea izan zen “El Conquistador del Aconcagua” reality berriaren helburua.

FOTO 09_Aconcagua
10
/
11

EITBk hurbileko informazioaren aldeko apustua egin zuen “Euskadi Directo” programarekin. Egunero bi edizio izaten zituen aste barruan, eta asteburuan edizio bat.

FOTO 10_EuskadiDirecto
11
/
11
Bularreko minbiziari aurre egiteko herri-lasterketa

EITB Maratoiak bularreko minbiziari aurre egiteko diru-bilketa antolatu zuen, besteak beste, herri-lasterketa baten bidez eta BOSen kontzertu baten bidez.

FOTO 11_EITB Maratoia
2011
01
/
09
The Beatles taldearen parodia

Finlandia” umore-saioko taldeak autobus batean grabatu zuen programaren promozioa Bilbon, The Beatles taldearen karakterizazioarekin.

FOTO 12_The Beatles
FOTO 13_EITBNahieran
02
/
09

EITB Nahieran plataforma multimedia berria abiarazi zen, internauten esku jartzeko EITBren edukirik garrantzitsuenak edozein lekutan eta edozein unetan.

03
/
09
Hiru3 komunitatea

Hiru3 aurkeztu zen, euskarazko gazte-komunitate digitalik handiena. EITBren haurrentzako eduki guztiak barne biltzen zituen ETB3n eta eitb.com-en.

FOTO 14_Hiru3
FOTO 15_RetoVS-Conquis
04
/
09

Andoni Agirregomezkortak (“Vaya Semanita” ) eta Iñaki Lopezek (“Conquis”) piragua-desafio batean parte hartu zuten Kontxako badian.

"VS-Conquis" erronka
05
/
09

David de Jorgek munduko hanburgesarik handiena prestatu zuen Bilboko Areatzan, eta 4.000 errazio inguru banatu ziren.

FOTO 16_FileteRuso
06
/
09
FOTO 17_ProgramazioarenAurkezpena
ETBk programazioaren berritasunak aurkeztu zituen berriz ere Gasteizko FesTValen
07
/
09

ETBK Sat sortu zen, kirolaren erakusleiho handia, LTDaren bidez Euskadirako emititzen zuena.

FOTO 18_Kirolak
08
/
09
EITBk hizkuntza gutxituko telebistei buruzko jardunaldi ireki bat antolatu zuen
FOTO 19_MinoriTB
09
/
09

Arrakasta handia izan zuten Euskadi Irratiak 30. urteurrenaren barruan antolatu zituen Baionatik Bilbora eta Baionatik Donostiara kontzertuek.

FOTO 20_BaionatikBilbora
2012 - 2021
2012
30. urteurrena eta proiektu multimediaren indartzea izan ziren hamarkadaren bereizgarri nagusiak
01
/
09
Radio Euskadiren "La Jungla Sonora" saioak 5.000 emanaldi egin zituen, eta, ospatzeko, jai bat antolatu zen Multibox aretoan
FOTO 01_La Jungla Sonora 5000
02
/
09
Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena

Programazio berezia EITBn, Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena oroitzeko, “Gernika bajo las bombas” mini-telesaila barne.

FOTO 02_Gernika bajo las bombas
03
/
09

Radio Vitoriako “El Madrugador” saioa pregoilaria izan zen San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaietan.

FOTO 03_El Madrugador_Pregoneros
FOTO 04_Nuevas aplicaciones
04
/
09

eitb.com-ek telefono mugikor eta tabletetarako aplikazio berriak aurkeztu zituen, era guztietako ekitaldiak zuzenean ikusteko.

05
/
09
FOTO 05_Mihiluze
ETB1eko "Mihiluze" saio ospetsuak 1.000. emanaldia ospatu zuen aste berezi batekin.Euskal ikus-entzunezko ekoizpenei babesa
06
/
09
Euskal ikus-entzunezko ekoizpenei babesa

EITBk hitzarmena sinatu zuen IBAIArekin eta EPErekin, euskal ikus-entzunezko ekoizpen independentea babesteko.

FOTO 06_Acuerdo productoras
07
/
09

Irailean, EITBk 30. urteurrena ospatu zuen omenaldi-ekitaldi jendetsu batean EITBren Bilboko egoitzan.

FOTO 07_EITB 30 Urte Gala
08
/
09
Euskadi Irratiak azaroan eman zien amaiera 30. urteurrena ospatzeko ekitaldiei San Telmo Museoan egindako gala batekin
FOTO 08_Euskadi Irratia_San Telmo
09
/
09

Izan heroi egun batez lelopean, EITB Maratoiak 675.000 eurotik gora batu zituen haurren minbiziaren aurkako informazio eta sentsibilizazio kanpainan.

FOTO 09_EITBMaratoia Cartel
EITB Maratoiak, umeen minbiziaren aurkako kanpaina
2013
01
/
10
Maite Iturbe EITBko zuzendari nagusi

Maite Iturbe EITBko zuzendari nagusi izendatu zuten, eta beraren zuzendaritzak 2013-2016 plan estrategikoa onartu zuen.

FOTO 10_Alberto Surio_Maite Iturbe
02
/
10

ETBk ‘Eskerrik Asko, Petrov’ serie dokumentala eman zuen. Hiru hamarkadako bidaia historiko bat zen Euskal Herrian eta munduan barrena.

FOTO 11_Eskerrik Asko Petrov
03
/
10
"Robin Food" saioaren 600 emanaldi

David de Jorgek telebistan egindako 600 emanaldiak ospatu zituen Bilbon SEAT 600 karabana bat eginez.

FOTO 12_Robin Food 600
04
/
10
Radio Vitoria, irrati-antzerkiaren sustatzaile

Radio Vitoriak ‘‘Carlos Perez Uralde’’ irrati-antzerki lehiaketa antolatu zuen Gasteizko Udalarekin eta Nazioarteko Antzerki Jaialdiarekin batera.

FOTO 13_Radio Vitoria_Carlos Perez Uralde
05
/
10
FOTO 14_PromoDenokBatera
EITBk 'Denok Batera' promozio-kanpaina abiarazi zuen
06
/
10
Gaztea, audientziarik handieneko musika-irratia

Gaztea: musika eta entretenimendurako erreferentea entzule gazteen artean.

FOTO 15_Gaztea montaje
FOTO 16_Airean
07
/
10

Airean” estreinatu zen, ETB1ek barne produkzioaren alde egindako apustu garrantzitsuenetakoa, zuzenean emateko, arratsaldero, Miramonetik.

08
/
10

Lankidetza akordioa sinatu zuten EITBk eta TOKIKOMek, euskarazko tokiko komunikabideen elkarteak, euskal komunikazio-eremua garatu eta indartzeko asmoz.

FOTO 17_Euskadi Irratia-TOKIKOM
09
/
10
Radio Euskadik festa handi bat egin zuen Bilboko Alondegian 30. urteurrena ospatzeko
FOTO 18_Radio Euskadi_30 urte
10
/
10
"Kontrako Eztarria" umore-albistegia

Kontrako Eztarria” umore-albistegia ETBn lehorreratu zen ‘A Taldea’ mitikoa emulatuz.

FOTO 19_Kontrako Eztarria
2014
01
/
10

Tribuaren Berbak” saioak harrera ona eta aitorpenak jaso zituen. Programan, modu entretenigarri eta arinean azaltzen ziren euskararen alderdirik deigarri, interesgarri eta ezezagunenak.

FOTO 01_Tribuaren Berbak
02
/
10
Radio Vitoriaren 80. urteurrena

Radio Vitoriak hainbat ekintza eraman zituen aurrera 80. urteurrena ospatzeko, tartean Kaleidoskopioa, musika, dantza, argi eta soinu ikuskizuna.

FOTO 02_Radio Vitoria_80. urtemuga
03
/
10

25 urte bete ziren Bertsolari Elkartea eta EITB “Hitzetik Hortzera” saioa lankidetzan egiten hasi zirenetik.

FOTO 03_Hitzetik Hortzera
04
/
10
"La Noche de…" saioaren 1.000 emanaldi

La Noche de…” saioa, 1.000. emanaldiarekin, Estatuan ordutegi nagusian denbora gehien zeraman telebista saioa izatera iritsi zen.

FOTO 04_LND 1000
FOTO 05_Ocho apellidos vascos
05
/
10

EITBk Ocho apellidos vascos filmean parte hartu zuen. Film hori urteko fenomeno zinematografikoa izan zen.

06
/
10

Robin Food” saioak Bokatonada ekimena gauzatu zuen Bilbon, txikien artean merienda sustatzeko.

FOTO 06_Robin Food_Bokatonada
Bokatonada
07
/
10

EITBk tirolina handi bat jarri zuen Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan, udazkeneko programazioa aurkezteko FesTVal jaialdian.

FOTO 07_Conquistour
08
/
10
'Loreak' filmaren aurrestreinaldia Euskadi Irratiaren eskutik

Euskadi Irratiak Loreak filmaren aurrestreinaldira gonbidatu zituen bere entzuleak Bilboko Alondegian.

FOTO 08_Euskadi Irratia_Loreak
FOTO 09_Stand by me Doraemon
09
/
10

Hiru3 komunitateak urtean zehar egindako jarduerak biltzen zituen aldizkari digitala estreinatu zuen. 2014an, besteak beste, Stand by me Doraemon filmaren aurrestreinaldia antolatu zuen.

10
/
10

Euskararen Nazioarteko Egunean jaialdi bat egin zen Multibox aretoan .eus domeinuko 1.192 izenak aktibatzeko, tartean EITBren weba.

FOTO 10_Puntueus ekitaldia
2015
01
/
10

Gazteak, 25. urteurrena ospatzeko, besteak beste, telebista-gala berezi bat egin zuen, eta Euskal Herri osoan hainbat kontzertu eskaini zituen.

FOTO 11_Gaztea 25 urte
FOTO 12_Eguraldiklik
02
/
10

Eguraldia” saioak Eguraldiklik atalaren 10. urteurrena ospatu zuen, erabiltzaileen argazkien erakusketa batekin.

03
/
10
"Aitaren Etxea" telesailaren grabazioa

ETBk Euskal Herriko 20 tokitan baino gehiagotan grabatu zuen “Aitaren Etxea” telesaila, besteak beste Zestoako Arozena hotel zaharrean, Legazpiko Lenbur Fundazioan eta Hondarribiko kaleetan.

FOTO 13_Aitaren Etxea
04
/
10
Euskadi Irratiaren kirol erronka

Euskadi Irratiak desafio bat bota zuen Azketatik Erlora igotzeko, eta dozenaka mendizale animatu ziren.

FOTO 14_Euskadi Irratia Desafioa
FOTO 15_Pello Sarasola
05
/
10

EITBk Pello Sarasolari eman zion FesTVal jaialdiko bere saria, hilondoan, ETBren proiektuari egindako ekarpena eta emandako laguntasuna aitortzeko.

06
/
10
"Herri Txiki, Infernu Handi" saioak bigarren denboraldia aurkeztu zuen Guggenheimeko zabaldian
FOTO 16_Herri Txiki, Infernu Handi
07
/
10

EITBk beste behin babestu zuen Segurako Euskal Herriko dantza txapelketa.

FOTO 17_Campeonato de Baile
08
/
10

Ikara dezagun beldurra lelopean, EITB Maratoiak gaixotasun arraroak jasaten dituzten pertsonen errealitatearen berri eman zuen.

FOTO 18_EITB Maratoia
09
/
10
"Goenkale" telesailaren amaiera

Goenkale” telesailak agur esan zuen, 21 urtez 3.707 kapitulu grabatu eta 1.854 orduz aritu ostean.

FOTO 19_Goenkale
10
/
10
Gabon Zaharreko kanpaiak Tabakaleratik

ETBk Tabakaleratik eman zion ongi etorria urteari, Donostia kultura hiriburua (DSS2016) sustatzeko.

FOTO 20_Kaixo 2016
2016
01
/
10
"Faktoria" berezia

Euskadi Irratiaren “Faktoria” saioaren edizio berezia DSS2016ren egoitzatik, kultura hiriburuaren inaugurazioa ospatzeko.

FOTO 01_Faktoria DSS2016
FOTO 02_Origen
02
/
10

Euskal diasporako pertsonek Euskal Herriko arbasoak aurkitu zituzten “Origen” programari esker. Protagonistetako bat Juan Martín Guevara izan zen, Che Guevara komandantearen anaia txikia.

03
/
10
Radio Euskadiren historiari buruzko liburua

La historia de Radio Euskadi. Guerra, resistencia, exilio, democracia, liburua aurkeztu zen, beraren historiaren berrikuspena egiteko 1936ko gerran Radio Euzkadi jaio zenetik aro digitaleko gaur egungo EITBra arte.

FOTO 03_La historia de Radio Euskadi
04
/
10

Radio Vitoriaren programa berezia, Baskoniako plantillak eta jarraitzaileek Berlineko Lauko Finalera bidaiatu baino lehen.

FOTO 04_Radio Vitoria_Baskonia Final Four
Radio Vitoria Baskoniarekin Lauko Finalean
05
/
10
Zeu Zara EITB

EITBk Zeu Zara EITB kanpaina abiarazi zuen, euskal udalerri nagusien garapenean egindako ekarpenagatik nabarmendu diren pertsona, erakunde eta ekimenak aitortzeko.

FOTO 05_Zeu Zara EITB
06
/
10
Agirre lehendakariari buruzko dokumentalak

ETBk bost dokumental ekoitzi zituen José Antonio Agirre lehendakariari buruz Eusko Jaurlaritzaren 80. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan.

FOTO 06_Buscando a Agirre
07
/
10

Go!azen” telesaila berriz jarri zen martxan, zortzi urteren ostean, istorio eta aktore berriekin.

FOTO 07_Go!azen
08
/
10
FOTO 08_3txulo Tolosan
"3txulo"k dantza-saio polit eta parte-hartzezkoa antolatu zuen Tolosan bere estreinaldia ospatzeko
09
/
10
"El Lector de Huesos” estreinaldia

Paco Etxeberria antropologo forentse ospetsuak eta Dani Álvarez kazetariak gure historiako krimenik beldurgarrienak sorberritu zituzten “El Lector de Huesos” saioan.

FOTO 09_El Lector de Huesos
10
/
10

ETBk plato handi bat eraiki zuen Bilboko albistegi-erredakzioan, bertan hauteskunde autonomikoen gauaren jarraipena egiteko.

FOTO 10_Hauteskunde gaua
2017
01
/
10
eitb.eus-en 20 urte

EITBk Interneten daramatzan 20 urteak ospatu zituen 20 urte ez da ezer kanpainarekin.

FOTO 11_eitbeus 20 urte
02
/
10
"Conquis" saioko desafioa Itsas Museoan

Desafioa “El Conquistador” saioko irabazleen eta saioko lau jarraitzaileren artean, 13. denboraldia aurkezteko.

FOTO 12_El Conquistador
03
/
10

EITBk kontzientziazio-kanpaina bat eraman zuen aurrera eskola-jazarpenaren eta sexu-erasoen aurka.

FOTO 13_Bullyingari egurra
Bullyngaren eta sexu-erasoen aurkako kanpainak
04
/
10
20. Korrika

EITBk, komunikabide euskaldunekin lankidetzan, zuzenean eman zuen Korrikaren irteeraren eta helmugaren berri. Bilbotik pasatzean kilometro bat ere egin zuen.

FOTO 14_Korrika 20
05
/
10

Ganbara” saioak 30. urteurrena ospatu zuen analisi politikorako topagune gisa Kafe Antzokian egindako festa handi batekin.

FOTO 15_Ganbara30urte
06
/
10

Olatu dantza ikusgarria izan zen EITBk Donostiako Banderako emakumeen estropaden jarraipena egitean.

FOTO 16_Kontxa Emakumeak
07
/
10

Estreinaldiaren aurreko egunetan, “Go!azen” telesailaren aplikazioa aurkeztu zen, transmedia proiektu zabalago baten barruan. Gainera, 400 ikaslek interpretatu zuten telesailaren abestia Bilbon.

FOTO 17_Go!azen
08
/
10

Euskadi Irratiko entzuleek Handia filmaren aurrestreinaldiaz gozatu zuten EITBren Bilboko egoitzaren Multibox aretoan.

FOTO 18_Euskadi Irratia_Handia
FOTO 19_Pompas de Papel
09
/
10

Radio Euskadiren “Pompas de Papel” saioak 30. urteurrena ospatu zuen Kafe Antzokian idazleekin, entzuleekin eta literaturazaleekin batera.

10
/
10

Olentzerok eta Mari Domingik EITBren ikus-entzuleei Gabon zoriontsuak eskaini zizkieten WhatsAppen bidez.

FOTO 20_Olentzero Whassapean
2018
01
/
10

El Conquis” saioak 16 metro altuko sare batean eskalatzera gonbidatu zituen bere jarraitzaileak Bilboko Areatzako fatxada batean.

FOTO 01_El Conquistador
"Conquis" saioaren abentura Bilboko Areatzan
02
/
10
'Fake news'ak atzemateko dekalogoa

EITBk inFORMAZIOA kanpaina abiarazi zuen albiste faltsuen aurka. EITBko komunikatzaileak irakasle bihurtu ziren, albiste faltsuak eta egiazkoak bereizten irakasteko.

FOTO 02_inFORMAZIOA kanpaina
03
/
10
Estatuko telebista-jaialdirik garrantzitsuenak, FesTValek, 10 urte bete zituen. Beti bezala, EITB izan zen festibalaren anfitrioia, eta bere udazkeneko programazioa aurkeztu zuen
FOTO 03_Udazkeneko programazioaren aurkezpena
04
/
10

Atrápame Si Puedes” saioaren 1.000 emanaldi

FOTO 04_Atrápame Si Puedes 1000
05
/
10
Albistegi liderrak
FOTO 05_Informativos
06
/
10

Ur Handitan” saioaren harrera bikaina, euskal gizartearen kezka-iturri diren gaiei buruzko ikuspegi hurbil eta orokorra emanez.

FOTO 06_UrHanditan
07
/
10
Izan EITB Jaia

Izan EITB Jaia ospatu zen Donostian. 12 orduko festa, etenik gabe, haur eta gazteen gozamenerako.

FOTO 07_Izan EiTB Jaia
08
/
10
EITBk 'Euskaraldia, 11 egun euskaraz' ekimenarekin bat egin, eta bere hamaikakoa aurkeztu zuen
FOTO 08_Euskaraldia
09
/
10

EITBren komunikabideek Durangoko Azokaren 54. edizioan parte hartu zuten, bete-betean. Horretarako, EITB Gunea espazio propioa jarri zuten eta, bertatik, azokaren edukiak eta berrikuntzak aurkeztu zituzten.

FOTO 09_Durangoko Azoka
10
/
10

Urtero bezala, euskal gizarteko aurpegi ezagunek elkarrekin abestu zuten Gabonetako ‘‘Herri Txiki Kantari’’ saio berezian, Mungiatik.

FOTO 10_Herri Txiki Kantari
2019
01
/
10
"Teknopolis" dibulgazio zientifikoko programaren 20. urteurrena ospatu zen, Multibox aretoan gala berezi bat eginda
FOTO 11_Teknopolis_20 urte
02
/
10
"Bago!az", El gran showmanen parodia

Bago!az” talent show-ak hirugarren denboraldia estreinatu zuen El gran showman filmaren estiloan.

FOTO 12_Bago!az
03
/
10

Radio Euskadik Irratiaren Mundu Eguna ospatu zuen bere entzuleekin Bilboko Kale Nagusitik.

FOTO 13_Irratiaren Mundu Eguna
04
/
10
FORTAren 30. urteurrena

FORTAk, Irrati-Telebista Erakunde Autonomikoen Federazioak, 30. urteurrena ospatu zuen Chillida Lekun, EITB anfitrioi zela.

FOTO 14_FORTA_Chillida Leku
05
/
10

Go!azen 6.0”ren estreinaldiarekin batera, Jasone Osorok idatzitako lehen liburuak argitaratu ziren.

FOTO 15_Go!azenLiburua
06
/
10

EITB Jaiak 12.000 pertsona baino gehiago batu zituen Barakaldoko BECen, 14 orduz jarraian luzatu zen festa arrakastatsu batean.

FOTO 16_EITB Jaia
07
/
10
Euskal Kantak irrati-kanal berria

Euskal Kantak irrati-kanal berria jarri zen martxan, musika euskalduna entzuteko, soilik Interneten bidez.

FOTO 17_EuskalKantak
08
/
10

Gernikako Estatutuaren 40. urtemuga ospatzeko ekitaldi instituzionala eta 40 taupada, herri bat dokumentalaren aurkezpena egin ziren EITBn.

FOTO 20_Estatuto de Gernika
09
/
10
'Lau teilatu' ekimena EITB Maratoiaren alde

50.000 ahotsek baino gehiagok abestu zuten “Lau teilatu” Euskal Herriko txoko guztietatik EITB Maratoiaren alde. Hala, milioi bat eurotik gorako diru-bilketa historikoa lortu zen haurren minbizia ikertzeko.

FOTO 18_LauTeilatuGasteiz
10
/
10
"Kaixo 2020", Izabatik

Beste behin, EITBk zuzenean eman zituen Gabon Zaharretako kanpaiak; kasu honetan, Izabatik.

FOTO 19_Kaixo 2020
2020
01
/
10
Irratiaren Mundu Eguna

EITB taldeko irratiek kalean ospatu zuten Irratiaren Mundu Eguna

FOTO 01_Irratiaren Nazioarteko Eguna
02
/
10

Pandemiak, EITBren komunikabideen lan egiteko modua aldatzeaz gain, arreta berezia ipinarazi zuen zerbitzu publikoaren izaeran. Taldeak ahalegin handia egin zuen informazioa eta entretenimendua bermatzeko.

FOTO 02_Pandemia
Covid-19aren ondoriozko egokitzapena
03
/
10
Emakumeen pilotari bultzada

ETB1ek “Plazandreak” saioa aurkeztu zuen, emakumeen pilota ezagutzera emateko txapelketa.

FOTO 03_Plazandreak
04
/
10

Gazteak 30. urteurrena ospatu zuen Gure kontu lelopean, Gaztea 30-30-30 kontzertuekin eta Gaztea Sariak berreskuratuz.

FOTO 04_Gaztea sariak
05
/
10

Pandemiaren ondorioz kulturaren eremua nahitaez gelditu behar izan zenez, EITBk onlineko leiho bat zabaldu zion zuzeneko musikari Kulturunea ekimenaren bidez eta Euskadiko Orkestraren hainbat bideoklip eta kontzertu eskainiz.

FOTO 05_Euskadiko Orkestra+Izaro
EITB euskal kulturarekin
06
/
10

La Noche De…” saioak 25 urte bete zituen, eta Zinemaldiko Euskal Zinemaren Galan omenaldia jaso zuen.

FOTO 06_LNDri omenaldia Zinemaldian
FOTO 07_Biba Zuek
07
/
10

ETB1ek “Biba Zuek!” magazina estreinatu zuen, zuzenean, arratsaldero, astelehenetik ostiralera.

08
/
10
Andoni Aldekoa, EITBko zuzendaria
FOTO 08_Andoni Aldekoa
09
/
10

EITB herri-erakundeak eta EITB Media SAUk osatu zuten komunikazio-taldearen egitura berria. Aldaketaren helburua zen kudeaketaren eraginkortasuna hobetzea eta ingurune digitalera egokitzea.

FOTO 09_GrupoEITB
Aldaketa sozietatarioa
10
/
10

Urte berezia izan arren, gizarteak eskuzabaltasunez eta berotasunez hartu zuen EITB Maratoiaren deialdia, eta 800.000 eurotik gora eman zituen covida ikertzeko.

FOTO 10_EITB Maratoia
2021
01
/
11
"Bidegurutzean", euskal artisten topalekua

20 taldetako 46 musikari bildu ziren BECeko Bizkaia Arenan, EITBren “Bidegurutzean” saio berria aurkezteko.

FOTO 11_BIDEGURUTZEAN
02
/
11
Errege Koparen finala

Athleticen eta Realaren arteko Koparen final historikoa zuzenean eman, eta jarraipen berezia egin zen EITBren komunikabideetan.

FOTO 12_Final Copa del Rey
FOTO 13_EITBPodkast
03
/
11

EITB Podkast plataforma sortu zen, komunikabideen erabileran igartzen ziren joera sozial berriei erantzuteko eta euskarazko podcastgintzan erreferente bihurtzeko asmoz.

04
/
11
FOTO 14_EITB Pilotaren Etxea
EITBk esku-pilotarekiko konpromisoa erakutsi zuen
05
/
11

Kalea bizi/Vive la calle lelopean, EITBk udazkeneko programazioa aurkeztu zuen Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan, FesTVal jaialdian.

FOTO 15_Presentación otoño
06
/
11
Gaztea Maketa Lehiaketaren 30. edizioa

Gazteak Maketa Lehiaketaren 30. edizioa ospatu zuen. Horretarako, lehen edizioa irabazi zuen “EH Sukarra” abestiaren bertsioa grabatu zuen, Nögenekin batera.

FOTO 16_Gaztea Maketa Lehiaketa
07
/
11

EITBko albistegien denboraldi berria aurkeztu zen Bilboko “Teleberri”ren plato berrian.

FOTO 17_Informativos
08
/
11
FOTO 18_IrabaziArte
EITBk haur eta gazteei zuzendutako "Irabazi Arte" telesail berriaren hainbat aurrestreinaldi egin zituen
09
/
11

EITB kalera irten zen BIZI EITB ekimenaren bidez. Taldeko marka eta programa nagusiek publiko orokorrari zabaldutako jarduera-eskaintza zabala partekatu zuten, Euskadiko hiru lurraldeetan banatuta.

FOTO 19_BIZI EITB
10
/
11

EITBk klima-larrialdiaren aurrean jardutera animatu zuen euskal gizartea #EKIN_klima kanpainaren bidez.

FOTO 20_EKIN klima
11
/
11

Ikus-entzunezkoen egoera berriari aurre egiteko EITBren jarduera-ildo orokorrak eta proiektu zehatzak biltzen zituen 2030 Estrategia dokumentua aurkeztu zen.

FOTO 21_EstrategiaEITB