eguraldia
Eguraldiaren iragarpena
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Dena den, ez da aldaketa handirik espero datozen egunetarako eta hego haizeak agintzen jarraituko du.
Kontxa hondartza. Argazkia: Jon Hernandez Utrera.
Informazio gehiago (1)
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren eguraldi iragarpenaren arabera, Gabon Zahar egunean eta Urte Berri egunean tenperatura maximoek behera egingo dute eta euri apur bat egingo du. Dena den, ez da aldaketa handirik espero datozen egunetarako eta hego haizeak agintzen jarraituko du.
Abenduaren 31ren bueltan fronte bat iritsiko da gurera eta euri pixka bat egingo du. Hala ere, arratsaldean zehar atertzera egingo du.
Urtarrilaren 1ean goi presioak nagusituko dira eta egoera lasaia aurreikusten du Euskalmetek. Arratsalde-gauean, ordea, fronte berri bat iritsi eta euria egin dezake. Lehendabiziko orduetarako hotza eta euria espero da eta, goizak aurrera egin ahala, erdi eta goi mailako hodeiak ugaritu egingo dira. Arratsaldean hego ekialdeko haizeak indarra hartuko du eta gauean, berriz, zerua estali eta euri arina egin dezake.
Urteko lehenengo eguneko goizaldeari dagokionez, Euskalmetek ohartarazi du hotza egingo duela eta Arabako zenbait tokitan izotza ere egin dezakeela. Goizak aurrera egin ahala, alabaina, tenperaturak gora egingo du eta arratsaldean, hego ukituko haizeak indarra hartzearekin batera, giroa epeldu egingo da, batez ere, Kantauri isurialdean.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa