20:54

eguraldia

Eguraldiaren iragarpena

Euria eta txingorra dakartzan fronte hotza dator

Erredakzioa

Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du elurragatik, 15:00etatik 00:00etara; olatuengatik, 18:00etatik 00:00etara, izotzagatik 00:00etatik 24:00etara eta haizeagatik 06:00etatik 15:00etara.

  • Eguraldiak txarrera egingo du berriro igandean. Argazkia: Jon Andoni Martin.

    Eguraldiak txarrera egingo du berriro igandean. Argazkia: Jon Andoni Martin.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Euskalmeten iragarpenaren arabera, igande arratsaldean fronte hotz batek Bizkaiko itsasoa zeharkatuko du eta arratsaldean eguraldiak nabarmen egingo du okerrera. Dena den, goizean eguraldi polita izango da: eguzkia ikusteko aukera izango da.

Eguerditik aurrera zerua estaltzen joango da eta euritara egingo du. Egunaren amaieran trumoiak jo eta txingorra ere egin lezake. Goizean hego-mendebaldeko haizeak joko du eta iluntzean ipar-mendebaldera egingo du.

Tenperatura maximoak igo egingo dira, kantaurialdean bereziki. Alabaina, gauean tenperatura asko jaitsiko da, eta elur-maila ere bai: 500-600 metroan kokatuko da.

Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du elurragatik, 15:00etatik 00:00etara; olatuengatik, 18:00etatik 00:00etara, izotzagatik 00:00etatik 24:00etara eta haizeagatik 06:00etatik 15:00etara.

Astelehena

Astelehenean giroa erabat desatsegina izango da eta tenperatura jaitsiko da berriz. Zerua estalita egongo da eta zaparradak ia etengabe botako ditu toki askotan. Tarteka trumoi-ekaitzak eta txingorra bota ditzake ipar isurialdean.

Horrez gain, ipar-mendebaldeko haizeak zakar joko du, bereziki kostaldean eta Ebro bailaran. Tenperatuta maximoak 4-9 ºC artekoak izango dira. Elur-kota 500 m-ra egongo da, baina goizaldean eta goizeko lehen orduetan zertxobait beherako egon daiteke.

Astelehenerako abisu horia deitu dute elurragatik, izozteengatik eta olatuengatik, 00:00etattik 24:00etara.

Iruzkinak