Milaka lagun kalera atera dira lan erreformak salatzeko
Euskadiko gehiengo sindikalak manifestazioak egin ditu gaur gure erkidegoko hiriburuetan eta Iruñean. Rodriguez Zapateroren gobernua aztertzen dabilen pentsio eta lan erreformek langileei ekarriko dizkieten kalteak salatu nahi izan dituzte ngaurko mobilizazioarekin. Bilbon ELA eta Lab sindikatuetako ordezkari nagusiak izan dira.