Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundeak bere desegitea iragarri du
25. Asanblada Nagusia egin berri dute Bilbon, eta bertan plazaratu dute erabakia. 2011ko urrian, ETAk indar armatua behin betiko uzten zuela iragarri zuenetik, euren etorkizunari buruzko gogoetan aritu da koordinakundea.