Dignidad y Justicia elkartearen salaketaren ondorioz erretiratu du Coca-Colak Gotzon Sanchez euskal aktorea protagonista duen iragarkia. Norbait "irainduta" sentituz gero, barkamena eskatu du multinazionalak, eta hori ulergaitza da aktorearentzako: "ni aktorea naiz". "Ez dakit zer etekin lortu nahi duten honekin guztiarekin". Izan ere, aktoreak azpimarratu duenez "aspalditik" ari da giza eskubideen alde lanean: "Nik iraindu ditut biktimak?".
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa