LHko sarrera-azterketako ustezko filtrazioa ikertzen ari da "batzorde independentea", Ramón Martinez de Murgia LHko formakuntza zuzendariak ziurtatu duenez. "Matematika azterketa aurretik filtratu zen edo ez ikusi behar dugu". Hala bada, aurkeztutako 7.000 ikasleek berriro egin beharko dute froga. "Lehen bai lehen" hartuko dute erabakia. Gainera, azterketa eredua nahita aldatu izana ukatu du zuzendariak, "temarioaren barruko" galderak egin zirela adierazi du, "beste modu batean" galdetuta. "Galbaea ez dugu estutu".
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa