Teknologia -

'Techcrunch' webgunean

Facebookek Whatsapp zerbitzua erosi nahi du

Zerbitzu hori erosiko balu, Facebookek erabiltzaile datu-base berria eta diru-sarrera gehiago lortuko lituzke.

Facebookek Whatsapp zerbitzua eskuratu nahi du, 'TechCrunch' webguneak argitaratu duenez. EFE
Facebookek Whatsapp zerbitzua eskuratu nahi du, 'TechCrunch' webguneak argitaratu duenez. EFE
Facebookek Whatsapp zerbitzua eskuratu nahi du, 'TechCrunch' webguneak argitaratu duenez. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Facebook konpainia Whatsapp mezuak bidaltzeko aplikazioaren arduradunekin bildu da, Techcrunch teknologiari buruzko webguneak argitaratu duenez. Dirudienez, Mark Zuckerbergen sare sozialak zerbitzu hori erosi nahi du.

Sakelako telefonoen merkatuan sartu nahi duela erakutsi du Facebookek. Behin baino gehiagotan esan du Zuckerbergek berak sakelako telefonoen alorra dela konpainiak gutxien garatu duena eta, agian, Whatsapp erosita arazo horrekin amaitu nahi du.

Whatsapp gaur egun mezuak berehala bidaltzeko dagoen zerbitzu arrakastatsuena da. IOS, Android, Windows Pnone, Blackberry, Symbian eta Nokia sistemetan erabil daiteke, eta 100 herrialdetan baino gehiagotan erabiltzen dute.

Techcrunch webguneak azaldu duenez, Facebookek erosketa hori egin nahi du, baina konpainiek ez dute oraindik ezer adierazi. Albistea berretsiko balute, Facebookek erabiltzaile datu-base berria eta diru-sarrera gehiago lortuko lituzke.

Facebook konpainia Whatsapp mezuak bidaltzeko aplikazioaren arduradunekin bildu da, Techcrunch teknologiari buruzko webguneak argitaratu duenez. Dirudienez, Mark Zuckerbergen sare sozialak zerbitzu hori erosi nahi du.Sakelako telefonoen merkatuan sartu nahi duela erakutsi du Facebookek. Behin baino gehiagotan esan du Zuckerbergek berak sakelako telefonoen alorra dela konpainiak gutxien garatu duena eta, agian, Whatsapp erosita arazo horrekin amaitu nahi du.Whatsapp gaur egun mezuak berehala bidaltzeko dagoen zerbitzu arrakastatsuena da. IOS, Android, Windows Pnone, Blackberry, Symbian eta Nokia sistemetan erabil daiteke, eta 100 herrialdetan baino gehiagotan erabiltzen dute. Techcrunch webguneak azaldu duenez, Facebookek erosketa hori egin nahi du, baina konpainiek ez dute oraindik ezer adierazi. Albistea berretsiko balute, Facebookek erabiltzaile datu-base berria eta diru-sarrera gehiago lortuko lituzke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
WhatsApp nobedadeak