Teknologia -
Formakuntza
Martxan da Comma, community management ikastaroaren 4. edizioa
Eitb.com-ek, Aercok eta M4Fk antolaturiko ikastaroa datorren azaroaren 16an hasiko da eta 8 hilabate iraungo ditu. Izena emateko azken eguna hilaren 9an izango da, eta leku mugatuak daude.
Erredakzioa
Datorren azaroaren 16an hasiko da Bilbon Comma, community management online-eko ikastaroaren laugarren edizioa. Ikastaroak 8 hilabeteko iraupena izango du eta hamabostean behin egingo da; ostiraletan, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara eta larunbatetan, goizeko 09:00etatik 14:00etara. Izena emateko epea azaroaren 9an amaituko da eta leku mugatuak daude.
Ikastaroa AERCOk (Komunitate online-etako Arduradunen Espainiako Elkarteak), eitb.com-ek (EITB taldeko webguneak), eta m4f-k (Media For Futurek) antolatzen dute eta aurreko ediziotan izandako arrera onak bermatuta dago. Azpimarragarria da Guggenheim Museoko, Ipar Kutxako, Bilboko Alhondigako edo EITBko profesional ugari pasa direla bertatik.
Ikastaroa 127 eskola presentzialez dago osatuta eta sektore profesionaleko hainbat adituk eskaintzen dituzte klaseak, besteak beste, Juan Ignacio Martinez Aerco-ko Formakuntzako Zuzendariak eta Nuez Seguro Konpainiatako Aholkulariak (Grupo Bankinter), Cristina Sancho, BuyVip-eko Social Media Managerrak (Grupo Amazon) edo Manuel Alonso Coto, IE Bussiness Schooleko Marketing arduradunak.
Ikastaroak ikuspegi profesionala du eta geroz eta espezializazio handiagoa eskatzen duen sektore honetako profesionalei zuzenduta dago. Eskola presentzialez gain, ikasleak formakuntzako 250 ordu egin behar izaten ditu taldekako eta bakarkako lanen bidez. Lan horiek irakasleek gainbegiratutzen dituzte.
Amaitzeko, Commak enpresan egin beharreko 250 ordu praktiko ditu, ikasleak hilabeteotan ikasitakoa praktikan jartzeko. Iragan edizioetako ikasleek Lagun Aron, Bizkaiko Dipuztazioan; BEAZn, Bilboko Udaletxean (Liburutegiko edo Kulturako lanetan), Eitbn, Egasmasterren, Bilboko Guggenheim Museoan edo Iparkutxan egin izan dituzte euren praktikak. Era berean, ikasleak, azken proiektu gisa, bere "social media" plan propioa egin beharko du.
Informazio gehiago edo izena eman nahi izatera, sartu : www.ncomma.com.