Teknologia -

AEBetan eta Erresuma Batuan

Googlek Chromebook berria kaleratu du

2011an aurkeztu zuen ordenagailuarekin alderatuta (hura handiagoa, garestiagoa eta Intel txipa zuen), Chromebook berriak Interneteko WiFi bidezko konexiaorekin bakarrik funtzionatzen du.

Googleren Chromebook berriaren promozio irudia. Argazkia: Google
Googleren Chromebook berriaren promozio irudia. Argazkia: Google
Googleren Chromebook berriaren promozio irudia. Argazkia: Google

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Googlek Chromebook ordenagailu berria kaleratu du. Ordenagailu eramangarri berriak Chrome OS sistema eragilearekin funtzionatzen du, Samsung etxekoa da eta 249 dolar (190,9 euro) balio ditu.

Konpainiak blogean azaldu duenez, ordenagailuak bi zentimetroko lodiera eta ARM prozesadorea ditu, 1,1 kilo pisatzen du, hamar segundotan pizten da eta bateria 6,5 orduko iraupena du.

2011an aurkeztu zuen ordenagailuarekin alderatuta (hura handiagoa, garestiagoa eta Intel txipa zuen), Chromebook berriak Interneteko WiFi bidezko konexiaorekin bakarrik funtzionatzen du.

Chromebook berria Googleren Gmail, Google Plus eta YouTube zerbitzuak erabiltzeko sortu dute eta Google Driven 100 gigabyte gordetzeko aukera eskaintzen dio konpainiak erabiltzaileari.

Windows 8 sistema eragile berria kaleratu baino astebete lehenago merkaturatu du Googlek gailu berria. Oraingoz, AEBetan eta Erresuma Batuan bakarrik izango da salgai.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea