Teknologia -
Ikusmin handia
iPhone 5 aurkeztu du Apple etxeak, 'merkatuko telefonorik meheena'
iPhone berria % 18 meheagoa da, eta 112 gramoko pisua du. Espero bezala, pantaila handiagoa, aluminiozko diseinu berria eta LTE konexioa ditu. Irailaren 28an iritsiko da geurera.
Erredakzioa
Apple konpainiak urteroko ekitaldi publikoa egin du asteazken honetan, eta, teknologia enpresek uste zutena baieztatuz, iPhone gailuaren bertsio berria (iPhone 5) aurkeztu du.
iPhone 5 aurrekoa baino % 18 argalagoa da. ''Merkatuko telefonorik argalena', Apple etxeko arduradunek azaldu dutenez. 7,7 milimetroko lodiera du, eta 112 gramoko pisua du, aurrekoak baino % 20 gutxiago.Aurreikuspenak bete ditu iPhone 5 telefono berriak: pantaila handiagoa (4 hazbetekoa), A6 prozesadorea, aluminiozko diseinu berria eta LTE konexioa ditu.LTE (4G) teknologiari esker, gailu berriak Interneteko abiadura handiko konexioa izango du. Applek iPad berrian ere jarri zuen. Halaber, badirudi konexioa herrialde gehiagotara heltzeko sistema berezia izango duela.Gainera, iPhone berriak iOS 6 sistema eragile berria izango du, aurreko gailuek dutena baino garatuagoa. Hain zuzen ere, bere aurrekaria baino bi aldiz arinagoa izango da iPhone berria, eta, hala, merkatuko gailu arinenetako bat izango da, arduradunen hitzetan.iPhone 3GS gailutik aurrerako erabiltzaileek, eta iPad 2, iPad berria eta iPod Touch gailuetako erabiltzaileek irailaren 19tik aurrera erabili ahal izango dute sistema berria.Mapa sistema berriaGoogle Maps erabiltzeari utzi ostean, Applek mapa sistema berria abiatu du: Maps.Siri: Gaztelaniaz ere baiApple etxeko ahots sistemak hizkuntza gehiago ulertuko ditu aurrerantzean (gaztelania ere bai), eta informazioa bilatzeko aukera berriak eskainiko ditu.
Irailaren 28an iritsiko da Estatura.
Apple konpainiak urteroko ekitaldi publikoa egin du asteazken honetan, eta, teknologia enpresek uste zutena baieztatuz, iPhone gailuaren bertsio berria (iPhone 5) aurkeztu du.iPhone 5 aurrekoa baino % 18 argalagoa da. ''Merkatuko telefonorik argalena', Apple etxeko arduradunek azaldu dutenez. 7,7 milimetroko lodiera du, eta 112 gramoko pisua du, aurrekoak baino % 20 gutxiago.Aurreikuspenak bete ditu iPhone 5 telefono berriak: pantaila handiagoa (4 hazbetekoa), A6 prozesadorea, aluminiozko diseinu berria eta LTE konexioa ditu.LTE (4G) teknologiari esker, gailu berriak Interneteko abiadura handiko konexioa izango du. Applek iPad berrian ere jarri zuen. Halaber, badirudi konexioa herrialde gehiagotara heltzeko sistema berezia izango duela.Gainera, iPhone berriak iOS 6 sistema eragile berria izango du, aurreko gailuek dutena baino garatuagoa. Hain zuzen ere, bere aurrekaria baino bi aldiz arinagoa izango da iPhone berria, eta, hala, merkatuko gailu arinenetako bat izango da, arduradunen hitzetan.iPhone 3GS gailutik aurrerako erabiltzaileek, eta iPad 2, iPad berria eta iPod Touch gailuetako erabiltzaileek irailaren 19tik aurrera erabili ahal izango dute sistema berria.Mapa sistema berriaGoogle Maps erabiltzeari utzi ostean, Applek mapa sistema berria abiatu du: Maps.Siri: Gaztelaniaz ere baiApple etxeko ahots sistemak hizkuntza gehiago ulertuko ditu aurrerantzean (gaztelania ere bai), eta informazioa bilatzeko aukera berriak eskainiko ditu.Irailaren 28an iritsiko da Estatura.