Teknologia -
Ahots bilaketa
Googlek euskara erabiliko du bere 'ahots bilaketa' sisteman
“Hodeian” dagoen zerbitzu bat denez, zenbat eta erabiltzaile gehiagok erabili, geroz eta zehaztasun handiagoa izango du soinuak aztertzerako orduan.
Erredakzioa
Voice Search Googlek ahotsa erabiliz bilaketak egiteko duen sistemak 13 hizkuntza gehiago ezagutuko ditu aurrerantzean; horien artean, euskara, katalana eta galiziera.
Mountain View-eko (Kalifornia) konpainiak azaldu duenez, bulgariera, portugesa, finlandiera, hungariera, islandiera, norvegiera, errumaniera, serbiera, eslovakiera eta suediera dira zerbitzura gehitu diren hizkuntza berriak. 2.2 bertsiotik aurrera duten Android sistema duten mugikorretan erabili ahalko da.
42 hizkuntzatan eskuragarri
Hizkuntza horiek sartzeari esker, gaur egun berrogeita bi dira Voice Search sistemak antzematen dituen hizkuntzak. Gainera, “hodeian” dagoen zerbitzu bat denez, zenbat eta erabiltzaile gehiagok erabili, geroz eta zehaztasun handiagoa izango du soinuak aztertzerako orduan.