Teknologia -
SARE SOZIALAK
Facebookek publizitatea jarri nahi du erabiltzaileen horman
‘Atsegin dut’ botoiari sakatu gabe ere, iragarkiak agertuko zaizkie sare soziala dutenei. Diru gehiago irabazi nahi du Facebookek.
Erredakzioa
Facebookek publizitatearen bidez diru gehiago lortzeko aurrerapausoak ematen jarraitzen du. Orain, gaurkotasunezko iragarkiak erabiltzaileen horman argitaratu nahi ditu, horiek ‘atsegin dut’ botoiari sakatu ez dieten arren. Oraingoz, probetan daude eta sare sozialeko bertsio guztietan jarriko dituzte iragarkiak.
Diru sarrerak handitzen saiatzen ari da munduko sare sozialik ospetsuenak. Iaz, 3.020 milioi euro irabazi zituen publizitateari esker; baina, horrek ez ditu inbertitzaileak asebete, eta burtsan ez du behar bezala funtzionatzen.
Gustatu gabe ere, agertuko dira
Orain, Facebook aurretik pentsatuta zituen iragarki batzuekin probatzen ari da: publizitate postak.
Mota horretako argitalpenak erabiltzaileen eguneraketak edo orrialdeak bezalaxe agertuko dira horma nagusian. Ezberdintasuna zera da: erabiltzaileak enpresaren orrialdeko “atsegin dut” botoiari eman gabe ere, agertuko dira.
Sare sozialak dituztenen artean mota horretako iragarkiak ez daude batere ongi ikusiak, “intrusiboa” dela uste dute.Twitterrek iragarki horiek erabiltzeko saiakera egin zuen, baina kritika ugari jaso ostean bilaketetan bakarrik gehitzea erabaki zuen.