Teknologia -

SARE SOZIALAK

Facebookeko taldeek argazkiak nork ikusten dituen kontrolatuko dute

Sare sozialeko taldeetako kideek jakingo dute, publikatzen duten argazki bakoitza, zenbat aldiz ikusi den eta nortzuk ikusi duten. Aplikazio berria ostiralean jarri zuten martxan.

Facebookek argazkiak nork ikusten dituen kontrolatuko du. Argazkia: EFE
Facebook Taldeak Argazkiak | Nork ikusi dituen kontrolatuko du
Facebookek argazkiak nork ikusten dituen kontrolatuko du. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uztailean, facebookek ezaugarri berri bat jarri zuen martxan. Taldeetako kideek, euren horma arruntean, nortzuk eta zein momentutan sartzen ziren jakin ahal zuten. Orain, argazkiekin gauza bera egin du.

Adibidez, facebooken talde bat sortuz gero, “patata tortila gustuko dutenen taldea” esaterako, bertako kideek igotako argazki bakoitza nork ikusi duen eta noiz jakingo dute, “....ikusi du” agertuko da argazkiaren azpian.

Facebookek gero eta aplikazio gehiago ditu, erabiltzaileek, beraiek igotako informazioa, nork ikusi duen jakin dezaten. Maiatzean sare sozialak “...ikusi du” ezaugarria jarri zuen martxa, erabiltzaile indibidualen eta taldeen arteko mezuetan (elkarrizketetan). Orain taldeetako argazkietan ikusi ahal izango da.

Pribatutasuna murriztuko du

Une oro argazki bakoitza zeinek ikusi duen kontrolatzeak, erabiltzaileek argazkiak igotzeari uztea eragin dezake, eta hori ez doa bat facebooken estrategiarekin.

Momentuz, taldeetako argazkiei bakarrik gehitu zaie aplikazio berria, eta ez erabiltzaile bakoitzaren argazkiei. Dena den, facebookek gero eta zerbitzu pertsonalago bat eskaini nahi duela dirudi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea