Teknologia -

Londresen eta San Franciscon

Applek iPad 3 berria aurkeztuko du gaur

Azken zurrumurruen arabera, Appleren gailu berriak ‘iPad HD’ izena jasoko du, eta ez ‘iPad 3’. Gainera, adituek 4G LTE konektagarritasuna izango duela uste dute.

Appleren iPad gailu bat. Foto: EFE
Appleren iPad gailu bat. Foto: EFE
Appleren iPad gailu bat. Foto: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tim Cook Appleren kontseilari delegatuak erronka berria izango du gaur; izan ere, konpainiak iPad 3 berria aurkeztuko du. iPhone 4S gailuaren aurkezpena, Steve Jobs hil zenetik Cookek egin zuen lehena, ez zen batere arrakastatsua izan eta, orain, aurpegia garbitu behar du. iPad 3ren aurkezpena gaur arratsaldean, 19:00etan, egingo dute, Londresen eta San Franciscon.

Azken zurrumurruen arabera, Appleren gailu berriak ‘iPad HD’ izena jasoko du, eta ez ‘iPad 3’. Horrela, Applek sortzen dituen gailuak izendatzeko joera hautsiko luke eta iPad berriaren pantailari erreferentzia egiten dion izen bat hautatuko luke; izan ere, bereizmen handiagokoa izatea espero dute adituek.

Horrez gain, gailuak 4G LTE konektagarritasuna eta prozesadore berria ere izango ditu, aurreikuspenen arabera. Hala ere, prozesadorea ez da lau nukleokoa izango (behin baino gehiagotan aipatu den A6 bezala), adituen ustez, nukleo bikoitzeko A5 bat baizik.

Appleren helburua, besteak beste, Android Asus Pad Transformer Infinity, Samsung Galaxy Tab 2 10.1, Acer Iconia Tab A700 eta Motorola Xoom 2 Media Edition gailuekin lehiatzea da.

Gaur arratsaldeko aurkezpenean Applek, iPad 3 gailuaz gain, pantaila txikiagoko eta prezio merkeagoko bat kaleratuko duela uste dute askok eta, horrez gain, iPad 2 ere ekoizten eta merkeago saltzen jarraituko duela esan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea