Teknologia -
Urrian
Applek kostu txikiko iPhone 4 bat atera lezake
Litekeena da IPhone 5arekin batera merkaturatzea, urrian. A5 prozesadore bikoitza eta 8 megapixeleko argazki-kamera izango ditu.
Erredakzioa
Applek gastu gutxiko iPhone 4S modelo zuria atera lezake, enpresaren smartphone berrien belaunaldiarekin batera, AT&Tk filtratutako informazioaren arabera.
Modelo hori iPhone 5arekin batera kaleratu lezake Applek. Bere garaian, gastua gutxitzeko asmoz, iPhone 4 berriak 8 GB izango zituen zurrumurruak egon ziren, Apple Insiderrek argitaratu duenez.
IPhone 4S modelo berriak iPhone 5aren diseinu berbera izango luke eta lehenengo bertsioaren antzeko ezaugarri asko izango lituzke, besteak beste, pantaila.
Bestalde, iPhone 5aren berrikuntza garrantzitsuenak izango ditu iPhone 4S-k: A5 prozesadore bikoitza (iPad 2ak ere badu) eta 8 megapixeleko argazki-kamera.
Applek iPhone 4aren teknologiaren zati bat aprobetxa lezake, kaleratzean duen prezioa jaisteko. Gakoa IPhone 5aren funtzio nagusiak hartzea da erabiltzaile berriek aukera merkeenaren alde egiteko, baina aplikazioak eguneratzean mugarik ez izateko moduan.
Enpresaren txip berriak ez ditu Samsungek egingo
Applen eta Samsungen arteko lehiak (patenteak direla eta, demanda asko jarri dizkiete elkarri mundu osoan) euren arteko harreman komertziala apurtzea ekarri du azkenean.
Samsung enpresa izan da orain arte Appleren txip hornitzaile nagusia, baina bien arteko harremana hautsi egin denez, hemendik aurrera, Taiwan Semiconductor Manufacturing Company (TSMC) enpresak egingo ditu Applen txipak.