Teknologia -
Sare sozialak
WhatsAppek, Instagramek eta Facebookek konexio arazoak izan dituzte
Facebooken jabetzako sare sozialek huts egin dute astearte honetan, eta horiek normaltasunez erabiltzeko arazoak egon dira. Ezin izan dira argazkiak, bideoak ezta audioak ere kargatu.
eitb.eus
WhatsApp, Facebook eta Instagram aplikazio ezagunenek, guztiak Facebooken jabetzakoak, konexio arazoak izan dituzte astearte honetan, eta horiek normaltasunez erabiltzeko arazoak izan dituzte pertsona askok.
Arazoak Europa osoan nabaritu dira, 13:30ak aldera, baina batez ere Euskadin, Madrilen, Bartzelonan, Sevillan, Granadan eta Valentzian. Portugalen eta Londresen bizi diren erabiltzaile batzuek ere aplikazio horietara sartzeko arazoak izan dituztela jakinarazi dute.
Konexio arazoen berri ematen duen Downdetector webguneak jakinarazi duenez, sare sozial horien erabiltzaileek argazkiak, bideoak eta audioak kargatzeko arazoak izan dituzte Europako hainbat tokitan.
Hain zuzen ere, astearte honetan atzeman diren arazoen % 60k aplikazio horien konektibitatean izandako akatsekin dute zerikusia. Erabiltzaileen % 40k, berriz, ezin dutela mezurik bidali edo jaso azaldu dute.