Teknologia -
1,37 milioi euro
Facebookek diru-sarrerak bikoiztu ditu lehen seihilekoan
Inbertitzaileen arabera, sare sozialak 80.000 milioi dolarreko (56.876 milioi euro) balioa du bigarren mailako merkatuetan.
Erredakzioa
Facebooken diru-sarrerak bikoiztu egin dira eta 1.600 milioi dolar (1.137 milioi euro) bildu ditu sare sozialak, konpainiaren finantzak ezagutzen dituen iturri batek adierazi duenez. Emaitza horiek erakargarriagoa egiten dute Facebook eta Google Inc.-rekin duen norgehiagokan indartu egiten dute. Horrela, 2011ko lehen erdian irabaziak ia 500 milioi dolarrera iritsi dira.
Inbertitzaileen arabera, sare sozialak 80.000 milioi dolarreko (56.876 milioi euro) balioa du bigarren mailako merkatuetan. 2012an, konpainia burtsan kotizatzen hasiko dela uste dute adituek.
Facebookek lortu dituen ospeak eta 750 erabiltzaileei esker beste konpainia batzuk jokoz kanpo utzi ditu. Aste honetan bertan, Yahoo Inc. konpainiak, adibidez, Carol Bartz presidente exekutiboa kaleratu du enpresaren egoerari aurre egitea ez lortzeagatik.
Hala ere, norgehiagoka areagotzen ari da. Googlek estreinatu berri duen Google+ sare sozial berriak, adibidez, bi astetan 10 milioi erabiltzaile bildu ditu.