Teknologia -
APLIKAZIOAK
Musika kontrolatzeko laguntzaile birtuala probatzen ari da Spotify
'Hey, Spotify' laguntzaile birtualarekin plataforma ahozko aginduen bidez kontrolatzea posible izango da. Oraingoz, baina, ez dute merkaturatuko.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Spotify streaming bidezko musika plataforma laguntzaile birtuala probatzen ari da. 'Hey, Spotify' hitzak esanda aktibatzen da eta erabiltzaileak ahozko aginduak emanda kontrolatu ahalko du plataforma. Horretarako, aplikazioa zabalik eta mugikorra desblokeatuta egon beharko dira.
2009ko maiatzean iragarri zuen Spotifyk 'Hey Spotify' hitzekin aktibatzen zen 'Car Thing' ahozko lehen dispositiboa probatzen zebilela. Erabiltzaileak ibilgailuan doazen bitartean musika ahoz kontrolatu ahal izateko asmoarekin jarri dute martxan proiektua.
Ameriketako Estatu Batuetan bizi diren 'Premium' erabiltzaile batzuek dispositiboa erabiltzeko aukera izan dute, baina konpainiak oraingoz ez du produktu berria merkaturatzeko intentziorik.