Teknologia -

Bideo-jokoak

Fornite jokorako inoizko plazarik handiena, Fun&Serious Game jaialdian

Abenduaren 6tik 9ra izango da Fun&Serious Game jaialdiaren aurtengo edizioa.

Fun&Serious jaialdirako sarrera 2017an. Argazkia: EiTB
Fun&Serious jaialdirako sarrera 2017an. Argazkia: EiTB
Fun&Serious jaialdirako sarrera 2017an. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fun&Serious Game jaialdiaren bederatzigarren edizioa abenduaren 6an hasi eta 9an bukatuko da, eta, aurreko urteetan bezala, aurten ere, BECen izango da.

Fun Zoneak 16.000 metro karratu eta 400 jokalari hartzeko lekua izango du bideo-jokoen berrikuntza nagusiak probatzeko, eta Fortnitera jolasteko postuez gain, kirol-jokoak egongo dira 80 postutan, eta, urtero legez, baita Retro gune bat eta Manga gune bat ere.

Abenduaren 8an, VIT Talk izenaz ezagutzen diren topaguneetan, bideo-joko, ikus-entzunezko arte eta teknologien joera berrien inguruko hausnarketak egingo dituzte garatzaile, enpresari eta manager, konpositore, aktore, idazle eta adituak gonbidatu dituztela.

Aurten, hauek sarituko dituzte: Yoko Shimomura konpositorea, Tim Willits id Softwear-eko zuzendari ohi eta Sabre Entertainment-eko sormen zuzendaria, Greg Street Riot Games-eko arduraduna eta Bruce Straley 2017ko irailera arte Naughty Dog-eko zuzendari izan zena.

Horiez gain, beste hainbat hizlari egongo dira VIT Talk horietan, hala nola Sam Barlow bideo-jokoen zuzendari eta idazlea, Roger Clark bikoizketa-aktore estatubatuarra (Red Dead Redemption 2 jokoan protagonistari ahotsa jarri dio) eta Claudio Serrano bikoizketa-aktorea (Batmani ahotsa jartzen dio gaztelaniaz).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Bilboko albisteak Gaurko albisteak Bizkaia Barakaldo Euskal Autonomia Erkidegoa Bilbao Exhibition Centre albistiak Eguneko albisteak Albisteak Jolasak euskaraz Bideo-jokoak azken ordukoa