Teknologia -

Copyright

Europako Parlamentuak atzera bota du egile eskubideen araudia aldatzeko proposamena

Zuzentarau proposamenak polemika handia eragin du eta interneteko plataforma txiki zein enpresa handiak aurka agertu dira.

ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.
ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.
ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Parlamentuko osoko bilkurak atzera bota du egile eskubideei buruzko zuzentarau proposamena, hots, copyright araudia aldatzea eskatzen zuena. Sarean egile eskubideak indartzea helburu zuen proposamenak eta polemika handia eragin du, interneteko plataforma txiki zein enpresa handien artean.

Batzuek zein besteek proposamenaren funtsa eta prozeduraren azkartasuna kritikatu dituzte.

Gaurko osoko bilkuran egin duten bozketan 318 parlamentarik kontra bozkatu dute, 278k alde eta 31, ostera, abstenitu egin dira.

Bozketa egin aurreko egunetan #saveYourInternet izeneko kanpaina zabaldu da sare sozialetan, araudi berriaren kontra. Batez ere zuzentarau proposamenaren bi artikuluk eragin dute zeresana: hamaikagarrenak eta hamahirugarrenak. Azken horren baitan, sarera igotako edukiek egile eskubideak urratzen ez dituztela ziurtatzeko eskatzen zitzaien plataformei. Hamaikagarren artikuluak, ostera, konpentsazioa eskatzeko eskubidea aitortzen zien hedabideei, beste plataforma digitaletan partekatutako euren edukiengatik.

Proposamenaren bultzatzaileek azaldu dutenez, hortik kanpo gelditzen ziren "GIF"ak, "memeak" eta Wikipedia moduko irabazi asmorik gabeko plataformak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EB Europako herrialdei buruzko albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Internet gaur Europako Parlamentuari buruzko albisteak