Teknologia -

Azken belaunaldia

iPhone 4 aurkeztu du Steve Jobsek, diseinu berri batekin

Aurreko modeloaren pixelak laukoizten ditu pantaila berriak, bereizmen handiagoa du eta irudiaren kalitatea askoz hobea da, Steve Jobs Apple konpainiaren sortzaileak azaldu duenez.

iPhone 4 aurkeztu du Steve Jobsek, diseinu berri batekin. Argazkia: EFE
iPhone 4 aurkeztu du Steve Jobsek, diseinu berri batekin
iPhone 4 aurkeztu du Steve Jobsek, diseinu berri batekin. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

iPhone berria, iPhone 4, aurkeztu du gaur Steve Jobs Apple konpainiako kontseilari delegatuak. Telefono berriak diseinu berria du, aurrealdeko kamera eta merkatuko mugikorrik meheena da, 9,3 milimetroko lodiera baitu.

Munduko Garatzaileen Konferentziako WWDC hasiera hitzaldian erakutsi du Jobsek mugikor berria. Konferentzia ekainaren 11ra arte egingo dute San Franciscon (AEB). "Lehen iPhone mugikorra atera zenetik, iPhone 4 aurrerapausorik handiena" dela adierazi du Jobsek,

iPhone 4k altzairu herdoilgaitzezko ertza du, eta bertan hiru antena ditu, baina ez dira begi-bistan, hiru zulo txiki direlako. Aurreko modeloaren pixelak laukoizten ditu pantaila berriak, 326 pixel ontza bakoitzeko, bereizmen handiagoa du eta irudiaren kalitatea askoz hobea da, Jobsek azaldu duenez.

FaceTime

Berritasun nagusia aurrealdeko kamera bat da. Horrela, bideokonferentziak egitea posible izango da. Apple konpainiak FaceTime izena jarri dio funtzioari.

Atzealdeko kamerak 5 megapixel ditu, LED falsh, irudia 5 aldiz handiagotzen du eta HD bideoa grabatzeko gaitasuna du. Gainera, bideoak editatzeko aplikazio bat (iMovie) sortu du Applek.

iPhone 4 AEBetan eta beste bost herrialdetan merkaturatuko dute ekainaren 24an eta uztailean helduko da Espainiara. Irailean, modelo berria 88 herrialdetan saltzen izatea espero du Applek.

16 GBko bertsioa 199 dolarretan salduko dute AEBetan, eta 32 GBko modeloa 299 dolarretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea