Teknologia -

Erreakzioak Interneten

Milaka pertsonak "Israel estatu terrorista" deitu dute Twitterren

"Repeat after me: #Israel is a #terrorist state #IsraelTerrorism #flotilla #freedomflotilla #flotillamassacre", hastag deskribatzaileek erabiltzaileen iritzia islatu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelgo Armadak "Askatasunaren Ontzidia"ri eraso ostean, Twitter sare sozialeko erabiltzaileek gertakariari buruz duten iritzia ezagutzera emateko erabili dute beste behin. Horrela, milaka pertsonek "Repeat after me: #Israel is a #terrorist state #IsraelTerrorism #flotilla #freedomflotilla #flotillamassacre" ekimenarekin bat egin dute. Hastag deskribatzaile horiek internautek gertakaria errefusatzen dutela argitzen dute. Twitterreko mezuek "Israel estatu terrorista" dela jasotzen dute.

"Repeat after me: #Israel is a #terrorist state #IsraelTerrorism #flotilla #freedomflotilla #flotillamassacre" esaldiaren atzean Twitter iritzi korronte bat sortzeko erabili duten milaka pertsona daude. Horrela gertatu zen ere Zapaterok krisiari aurre egiteko neurriak aurkeztu zituenean, adibidez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea