Teknologia -

Pokemon Go

Poke Radar, izaki fantastikoak errazago harrapatzeko 'GPS'a

Oraingoz webgune bertsio bat eta iOS sistema operatiboarentzako aplikazioa bakarrik sortu dute programatzaileek.

Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Poke Radar Pokemon Go bideo-jokoarekin jostatzeko modu berria da. Apple telefono mugikorretatik, Google Maps oinarri hartuta, pokemonak errazago aurkitzeko aukera dute erabiltzaileek orain.

Oraingoz webgune bertsio bat eta iOS sistema operatiboarentzako aplikazioa bakarrik sortu dute Braydon Batungbacal eta Nick DiVona programatzaileek. Gertuko pokemonak aurkitzeko GPSa erabiltzen du aplikazioak.

Astelehenean berehala aplikaziorik deskargatuena izan zen iTunesen, Pokemon Go bideo-jokoak soilik gaindituta.

Mapa bat

Funtsean, geolokalizatu eta hurbil dauden pokemon bitxienak erakusten dituen mapa bat da.

Erabiltzaileek beraiek aurkitzen dituzten izaki fantastikoen kokalekuak gordetzen dituzte aplikazioan. Horregatik, baliteke batek baino gehiagok kokaleku edo pokemon faltsuak txertatzea.

Hori saihesteko, iruzur egin duen erabiltzaileari boto negatiboa emateko puntuazio sistema barneratu dute Batungbacalek eta DiVonak. Era berean, benetan ari den erabiltzaileari boto positiboa emateko aukera dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Telefonia mugikorra albisteak Bideo-jokoak