Teknologia -
Bideo-jokoa
Guardia Zibilaren kuartel batean sartu dira Pokemonak ehizatzeko asmoz
25 urte inguruko bi gazte Guardia Zibilaren kuartel batean sartu dira, Madilen, Pokemonak ehizatzeko asmoz. Gazteak identifikatu ostean, libre utzi dituzte.
Agentziak | Erredakzioa
Pokemon Go bideo-jokoan jolasten ari ziren 25 urte inguruko bi gazte Guardia Zibilaren kuartel batean sartu dira, Madrilen, Pokemonak ehizatzeko asmoz.
Guardia Zibilak jakitera eman duenez, segurtasunezko eremu batean aurkitu dituzte bi gazteak, 06:00ak aldera.
Dirudienez, Pokemon Go aplikazioarekin ehizatu nahi zituzten Pokemonak bertan aurkitu dituzte. Une horretan, ezin direla bertan egon azaldu diete agenteek, eta gazteak identifikatu ostean, libre utzi dituzte.
Pokemon Go bideo-jokoa joan den astean kaleratu zuten Espainian, eta, dagoeneko, milioika erabiltzaile ditu. Arrazoi horregatik, Polizia Nazionalak aholku batzuk eman ditu Twitterren, erabiltzaileen segurtasuna babesteko asmoz.