Teknologia -

Errealitate gehitua

'Pokemon Go', AEBn inoiz izan den bideo-jokorik arrakastatsuena

'Draw Something' eta 'Candy Crush' joko arrakastatsuen zenbakiak gainditu ditu dagoeneko abentura bideo-jokoak, egunean 21 milioi erabiltzaile lortu baititu.

'Pokemon Go' bideo-jokora jolasten Leerdamen (Herbehereak). Argazkia: EFE
'Pokemon Go' bideo-jokora jolasten Leerdamen (Herbehereak). Argazkia: EFE
'Pokemon Go' bideo-jokora jolasten Leerdamen (Herbehereak). Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pokemon Go AEBn inoiz izan den bideo-jokorik arrakastatsuena bihurtu da, egunean 21 milioi erabiltzaile aktibo lortuta, SurveyMonkey azterketa enpresak jakitera eman duenez.

Abentura bideo-jokoa Niantic Inc. konpainiak garatu eta Japoniako Nintendo multinazionalak banatzen du, eta Draw Something eta Candy Crush joko arrakastatsuen zenbakiak gainditu ditu dagoeneko; izan ere, 16 milioi eta 20 milioi erabiltzaile lortu zituzten horiek, hurrenez hurren.

Gainera, SensorTowerren arabera, mugikorretako erabiltzaileek denbora gehiago ematen dute Pokemonera jolasten Facebook sare sozialean baino.

Arrakasta Australian eta Zeelanda Berrian

Bestalde, SimilarWeb konpainiaren esanetan, AEBn Android dispositiboen % 10ek baino gehiagok instalatuta dute jada, eta Australian eta Zeelanda Berrian, % 15ek baino gehiagok.

Pokemon Go Appleren App Storen bideo-jokorik zabalduena bihurtu zen iragan astean, bideo-jokoa kaleratu eta 24 orduko epean, eta Twitter sare sozialak baino erabiltzaile gehiago ditu dagoeneko.

SurveyMonekyk goraipatu duenez, erritmo berean jarraituz gero, Pokemon Go jokoak egun gutxi batzuk barru gaindituko du Snapchat sare soziala.

Nintendoren akzioek gora egin dute izugarri

Nintendo Japoniako ekoizlearen akzioek % 75 egin dute gora uztailaren 6an Pokemon Go merkaturatu zutenetik.

Hala, 3,58 bilioi yeneko (30.605 milioi euro) kapitalizazioa lortu du Japoniako konpainiak. Enpresaren balioak 13.000 milioi euro baino gehiago egin du gora astebetean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Ameriketako Estatu Batuak berriak Bideo-jokoak azken ordukoa