Teknologia -

AEB eta Australia

'Pokemon Go' bideo-jokoa arrakasta handia izaten ari da

Milioika erabiltzaile ezkutatutako pertsonaia birtualak bilatzen ari dira telefono mugikorrekin. Nintendo konpainiaren akzioek gora egin dute nabarmen.

Pertsona bat 'Pokemon Go' bideojokoarekin jolasean, Melbournen (Australia). Argazkia: EFE
Pertsona bat 'Pokemon Go' bideojokoarekin jolasean, Melbournen (Australia). Argazkia: EFE
Pertsona bat 'Pokemon Go' bideojokoarekin jolasean, Melbournen (Australia). Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pokemon Go abentura bideo-jokoa arrakasta handia izaten ari da Ameriketako Estatu Batuetan. Munduan milioika erabiltzaile ari dira ezkutatutako pertsonaia birtualak bilatzen.

Niantic Inc. enpresak garatu eta Japoniako Nintendo konpainiak banatutako bideo-jokoa duela astebete aurkeztu zuten, baina arrakasta ikaragarria lortu du dagoeneko. Zerbitzariak behin baino gehiagotan blokeatu dira.

Twitter sare sozialean, 65 milioi erabiltzailetik gora lortu ditu AEBn. Are gehiago, kaleak lepo bete ditu zenbait tokitan.

Arrakasta horren aurrean, Nintendoren akzioek gora egin dute izugarri. Hala, Tokioko burtsan % 56,65 egin dute gora ostegunetik.

Ez da sofan jokatzen

Gainerako bideo-jokoekin ez bezala, Pokemon Go ez da etxeko sofan jokatzen, kale, parke, hondartza eta beste leku batzuetan baizik. Benetako tokiak jokalariaren pantailan agertu eta pertsonaia birtualak bertan ezkutatzen dira.

Sistema erraza da. Erabiltzailearen telefono adimendunaren kokatze sistema erabiltzen du bideo-jokoak, baita erlojua ere, jokalaria noiz eta non dagoen antzemateko, Pokemonen pertsonaia bat “ikusarazteko”. Pantailan agertuko da, erabiltzaileak harrapa dezan.

Pokemon Go bideojokoa AEB efe

Gazteak bideo-jokoarekin jolasten, Union Squaren (New York). Argazkia: EFE

Errealitate areagotua

Jokalaria mugitzen den heinean, tokia eta orduaren arabera, Pokemonen pertsonaia gehiago agertzen dira. Errealitate fisiko eta birtualaren arteko lotura hori “errealitate areagotua” da bide-ojokoen argotean.

Histeria kolektiboa ikusita, AEBko poliziek kontuz ibiltzeko eskatu diete jokalariei, jokoan murgilduta daudenean euren segurtasuna albo batera ez uzteko.

Bideo-jokoaren arrakastari etekina ateratzen saiatzen ari dira bertako dendak. Ustekabeko munstroren bat harrapatzeko dendan sartzea proposatzen diete onezkoei iragarkietan.

Jokoa Android eta iOS sistema eragileetarako dago eskuragarri, eta doan jaitsi daiteke. Ordenagailuetarako jokoek ospetsu bihurtu zuten izaki fantastikoen unibertsoan eta 90eko hamarkadaren amaieran sortu ziren Pokemon marrazki bizidunetan oinarritzen da bideo-jokoa.

Bertsio berrian 151 izaki daude, nahiz eta katalogo zaharrak 700 baino gehiago izan. Pertsonaiak harrapatzeaz gain, jokoak gimnasio zuzendariak eta entrenatzaileak ditu, jokalariak horien aurka borrokatu daitezen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Telefonia mugikorra berriak Albisteak Bideo-jokoak Australia albisteak Ozeania