Teknologia -

Nonick 2010

"New York Timesek tendentziak bilatzen ditu sare sozialetan"

Jennifer Preston New York Timeseko Sare Sozialen editoreak uste du "sare sozialak komunikabideek eta erabiltzaileek denbora errealean elkarri eragiteko erreminta berri bat" direla.

Amaia Akordagoitia

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jennifer Prestonek ireki du aurtengo Nonick ekimena. Azken hamabost urteetan, kazetaria The New York Times egunkariko editorea eta erredakzioko arduraduna izan da. Orain, lehen Social Media Editorraren lanpostua du, hau da, The New York Timeseko sare sozialen zuzendaria da. Prestonen ustez, "sare sozialek enpresek eta kazetariek euren jarraitzaileekin elkarreragina izateko erreminta berri bat dira".

Kazetariak uste du sare sozialak informazioa hedatzeko sortutako azken erreminta direla. "Komunikabideek lan bikaina egin dugu edukiak sortzen eta editatzen, baina hurrengo pausua erabiltzaileekin elkarreragina da", adierazi du ETB3ko "Nik Dut Nick" saioak eskainiko duen elkarrizketa batean. Horrez gain, "kazetariek sare sozialak informazioa hedatzeko baliagarriak izateaz gain, tendentziak aurkitzeko ere balio dutela ikusi dute", gaineratu du.

The New York Timesen, "gure helburua gure editoreek eta kazetariek gure erabiltzaileekin elkarri eragitean pentsatzea da, bideoak edo argazkiak bezalako beste erreminta batzuetan pentsatzen duten moduan sare sozialetan pentsatzea. Hau da, erredakzioan bakoitzak albiste batean sare sozialen erabilpenik egokiena zein den pentsatzea", azaldu du Prestonek.

Horrela, Social Media Editorraren ustez, Facebook edo Twitter bezalako erremintak erabiltzaileekin elkarreragina sustatzeko erreminta bikaina dira. Onena, Prestonen ustez, "Facebooken, Twitterren eta beste hainbat sare sozialetan egindako komentarioak bilduko lituzkeen webgune bat sortzea izango litzateke. Horrela, denon arteko elkarrizketa handi bat egiteko".

Adituen bilera

Aurtengoa Nonick ekimenaren bigarren edizioa da eta 300 aditu bildu ditu. Gaur, gainera, Startup 2.0 lehiaketan aurkeztu ziren 100 hautagaietatik Tereomood, Good Job, Askaro, Submate eta Minube bost finalistek parte hartuko dute

Community Managers: erabiltzaileak erabakitzen du

Horrez gain, arratsaldean, partehartze guneak koordinatzen dituzten Community Managers izeneko profesionalen bilkura bat izan da. Ekitaldian Petur Johannes Oskarsson (EVE Online) eta Alberto Knapp Bjeren (The Cocktail) izan dira.

Oskarssonek adierazi duenez, euren jokoa "demokratikoa da, izan ere, hauteskundeen bitartez erabiltzaileak dira egin beharreko aldaketak erabakitzen dituztenak eta, hortaz, community managerraren lana ez da agintzea, erabiltzaileek uste dutena bideratzea baizik".

Knappek, bestalde, alor honetan "edukia erregea eta sare sozialak erreginak" direla esan du. Gainera, horrelako orrialde bat sortzerakoan arrakasta lortzeko lau irizpide azaldu ditu: erabiltzailea, sare sozialak, marketin kanpaina eta bilatzaileetan kokapena (SEO).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea