Teknologia -

STREAMINGa

iRedes 2016, sare sozialei buruzko biltzarra, zuzenean streaming bidez

Martxoaren 3tik 4ra bitartean Burgosen egiten ari diren iRedes biltzarrarekin lankidetzan arituko da eitb.eus, beste behin ere.

iRedes 2016 bitzarreko kartela. Iturria: iRedes
iRedes 2016 bitzarreko kartela. Iturria: iRedes
iRedes 2016 bitzarreko kartela. Iturria: iRedes

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

eitb.eus atariak zuzenean Internet bidez, streamingez, eskainiko ditu Sare Sozialei buruzko Biltzar Iberoamerikarrean antolatutako jarduerak eta hitzaldiak, martxoaren 3an, osteguna, hasi eta, martxoaren 4ra arte, ostirala. iRedes ekimenaren seigarren edizioa Burgosen izango da, Forum Evolucion aretoan. Hainbat hizlarik parte hartuko dute, eta "Social Media" arloko aditu ugari izango dira bertan.

Edizio berri hau Llorente & Cuenca konpainiaren Espainia eta Portugalerako zuzendari nagusi den Goyo Panaderoren mintzaldiarekin abiatuko da. Egun bat geroago, Arturo Pérez-Reverte, Antonio Lucas eta Manuel Jabois kazetari eta idazleek elkarrizketa bat izango dute; bertan, publikoak zein internautek parte hartu ahal izango dute. Hori izango da biltzarra ixteko erabiliko duten azken ekitaldia.

Aipatukoez gain, seigarren edizio honetan hainbat iRedes mintegi egingo dira ostegun arratsaldean, baita GoogleNews Lab-i buruzko workshop bat ere, ostiral goizean. baita GoogleNews Lab delakoa Googleren ekimen bat da, kazetariei ikertzeko, informazioa hedatzeko eta optimizatzeko tresnak eskaintzen diena. Tresna horretan aditua den Millán Berzosa kazetari eta aholkulariak emango du hitzaldia.

iRedes 2015eko antolakuntzak web atarien eta blogen esku utzi du jarduerak eskaintzeko aukera ahalbidetzen duen embed kodea, esteka honetan.

Hasieratik, eitb.eus EiTB taldeko web atariaren laguntza izan du iRedes ekimenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Sare sozialak Eguneko albisteak