Teknologia -

Pribatutasunaren aurka

Obama eta Britney Spearsen Twitterreko kontuak pirateatu dituzte

France Info irratiak aditzera eman duenez, eraso informatikoaren arduraduna Frantziako erdialdeko Auvernia eskualdeko 25 urteko gazte bat da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizitzak aurrera egin du. Bere garaian, George W. Bushek ez zuen e-maila erabiltzeko aukerarik izan eta gaur egun, berriz, Barack Obamak Twitterreko kontua du. Orain, agintari estatubatuarren ardura errealitate bihurtu dela dirudi, izan ere, hogeita bost urteko gazte frantziar batek presidentearen kontua pirateatu eta datu pertsonalak sarean hedatu zituen.

France Info irratiak adierazi duenez, eraso informatikoaren arduraduna Frantziako erdialdeko Auvernia eskualdeko 25 urteko gazte bat da. Harrapatu ostean, poliziak gaztea galdekatu zuten.

"Beste biktimen artean Britney Spears abeslaria ere dago", esan du France Infok. Horrez gain, gazteak HackerCroll izengoitia erabiltzen zuela zehaztu dute eta gazteak erronkak gustuko dituelako egiten zuela azaldu duela adierazi dute.

Facebook

Duela zenbait hilabete, FBIk kasu honi buruz ohartarazi zuen Frantziako polizia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea