Teknologia -

Ikerketa

Lau pertsonatik hiruk erabiltzen dute Internet EAEn

Ikerketa batek ezagutzera eman duenez, Gasteizek sareko erabiltzaile kopururik handiena du (% 74,4) eta, jarraian, Donostia (% 71,5) eta Bilbo (% 70,5) daude.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urtearen lehenengo hiruhilekoan EAEko biztanleen % 71,7k erabili du Internet, orotara 1.321.400 erabiltzaile suposatzen duena, Eustat Euskal Estatistika Erakundearen arabera. Datu hauek, 3,8 puntuko igoera ekarri dute 2014koekin alderatuz.

Lurralde historikoei dagokienez, internauten kopurua gehien igo den tokia Gasteiz izan da (4,6 puntu), erabiltzaileen % 73,6rekin.

Gipuzkoan, aldiz, 4,2 puntuko igoera eman da eta % 73,6k erabili du Internet.

Azken postuan Bizkaia dago, 3,4 puntuko igoerarekin eta, bere kasuan, herritarren % 71,1ek erabili du sarea.

Hiriburuei dagokienez, Gasteizek du kopururik handiena, erabiltzaileen % 74,4rekin. Jarraian, Donostia (% 71,5) eta Bilbo (% 70,5) daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostiako azken albisteak Eguneko albisteak Gasteiz berriak Gaurko azken ordukoa Zer berritasun daude Interneten?